LABek protesta egingo du, «euskal eskola publiko eta komunitarioa» eskatzeko

Urriaren 6an egingo dute mobilizazioa, Gasteizen. «Gabezia handiak» ikusi dizkiote Hezkuntza Legearen aurreproiektuari lan baldintzetan arloan

Tobar eta Aranburu prentsaurrekoa ematen, atzo, Bilbon. LAB.
Irati Urdalleta Lete.
2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
LAB sindikatuak gabeziak ikusten dizkio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroari. Horien berri eman eta proposamenak egiteko, prentsaurrekoa egin zuten atzo Garbiñe Aranburukoordinatzaile orokorrak eta Irati Tobar hezkuntza arduradunak, Bilbon. Uste dute eragiten jarraitu beharra dagoela, «euskal eskola publiko eta komunitarioa» helburu hartuta, Hezkuntza Legeatrantsiziorako legea izan dadin. Hori horrela, mobilizazio bat antolatu dute urriaren 6rako, Gasteizen, 12:00etan hasita.

Xede hori buruan, ekarpenak egin dituzte. Esaterako, sistema propio bat erdiesteko «gabeziak» aipatu dituzte, eta esan dute legez jasota egon beharko litzatekeela euskal curriculuma garatzea eta sistema osoan ezartzea, baita langile propioak edukitzeko eskubidea ere.

Eta langileen eskubideei dagokienez, «gabezia handiak» sumatu dituzte. Horrenbestez, eskatu dute jasotzeko sare publikoan ezingo direla egon gaur egun baino langile gutxiago, eta itunpeko langileen lan baldintzak sare publikoko langileenekin «homologatzea» nahi dute.

Langileen eskubideez haragoko proposamenak ere badituzte: sare publikoa «ardatza» izatea eta Euskal Hezkuntza Zerbitzuko ikastetxeen betebeharrak gehiago zehaztea, kasurako. Hiru arlotan zehaztasun falta ikusi dute: euskalduntzean, laikotasunean eta inklusioan. Lehenengoari dagokionez, euskararen murgiltze eta mantentze sisteman oinarrituriko ikaseredu bakarra ezarri behar dela diote, hizkuntza ereduak gaindituta. Halaber, uste dute legez jaso behar litzatekeela baldintzak betetzen ez dituzten eskolei ituna kenduko dietela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.