Albistea entzun

Urkulluk hamar urte bete ditu lehendakari gisa, «lehen eguneko ilusio beraz»

Efemeridea oroitzeko mezu batean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eskerrak eman dizkie herritarrei, erakundeei eta alderdiei, besteak beste
Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean.
Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean. GOTZON ARANBURU / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2022ko abenduak 16

«Gaur, [atzo] ilusio berarekin eusten diot lehen eguneko konpromisoari: apaltasunez eta erabakitasunez lan egingo dut Euskadi aurrerakoi baten alde, bakean eta askatasunean, berez Europan eta gainerako munduan». Iñigo Urkulluk hitz horiekin gogoratu du atzo bete zela hamarkada bat Eusko Jaurlaritzako lehendakari karguaren zina egin zuenetik. Efemeridea «une egokia» begitandu zitzaion Urkulluri eskerrak emateko: «Eskerrak eman nahi dizkiet euskal herritarrei, erakundeei, alderdi politikoei, langile publikoei eta sektore pribatukoei, enpresa eta elkarte sareei, hirugarren sektore sozialari, hezkuntza eta kultura munduari».

Gaur egungoa «gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta berritzaileagoa» dela nabarmendu du Urkulluk, eta «hobeto prestatuta» dagoela: «Bizikidetza gehiago finkatu da, eta ezberdinen arteko akordioak eta erakundeen egonkortasuna gure nortasunaren ikur bilakatu dira». Areago, «zerbitzu publiko sendoagoak» daudela gaineratu zuen, eta «ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza» dutela «eredu».

Eusko Legebiltzarrak 2012ko abenduaren 13an hautatu zuen Urkullu Jaurlaritzako lehendakari. EAJk gutxiengoan osatu zuen gobernua orduan, eta, 2016an berriro hauteskundeak irabazi ondoren, EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernuaren buru izan zen Urkullu. 2020an, Urkullu hirugarrenez aukeratu zuten lehendakari, EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa eskuratu ondoren.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabel, atzo, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute ez dela betetzen hizkuntza gutxituen euroituna

Ion Orzaiz

Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute Espainiako eta Hegoaldeko erakundeak ez direla ari betetzen hizkuntza gutxituen ituneko konpromisoak. Txostena helaraziko diete Europako adituei

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Inigo Urkulllu eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, Leioako (Bizkaia) Txomin Arretxe ikastetxean. / ©Aritz Loiola, Foku

Gaur amaituko da Hezkuntza Legeari zuzenketak jartzeko epea

Irati Urdalleta Lete

Ikusteko dago EAJren eta PSE-EEren zuzenketek zer jasoko duten hizkuntza ereduei buruz. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak agerraldia egingo du, mobilizazio bat iragartzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.