Albistea entzun

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko protokoloa gogortu dute

Gasteizko hilketagatik aldatu dute protokoloa Araban, urruntze agindua urratzen dutenak atxilotzeko, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den legez
Maialen Mazonen hilketa salatzeko astelehenean Gasteizen egin zuten elkarretaratzeko irudi bat.
Maialen Mazonen hilketa salatzeko astelehenean Gasteizen egin zuten elkarretaratzeko irudi bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Javi West Larrañaga -

2023ko ekainak 2

Ertzaintzak gogortu egin du urruntze aginduak betetzen ez dituztenen aurkako protokoloa Araban, indarkeria matxistarekin lotura duten kasuetarako. Hemendik aurrera, ertzainek atxilotu egingo dituzte agindua betetzen ez dutenak, nahiz eta biktimak urratzeko baimena eman.

Maialen Mazonen hilketagatik eguneratu dute protokoloa. 32 urteko gasteiztarra haurdun zegoen, eta domekan aurkitu zuten, Gasteizko apartamentu hotel batean, ondoan 3 urteko haurra zeukala. Izan ere, haren bikotekideak, ustezko hiltzaileak, urratu egin zuen biktimarengandik urruti egotera derrigortzen zuen agindua.

EFE berri agentziaren arabera, Bizkaian eta Gipuzkoan lehendik martxan zegoen protokolo hori, eta Gasteizko udaltzainek ere hala jarduten zuten. Ertzaintzak urtarriletik zekien herenegun Gasteizen 32 urteko emakumea ustez hil zuen gizonezkoa urruntze agindua urratzen ari zela, eta Herrialde Katalanetako epaitegi batek «muturreko arriskuko» babesa ezarria ziola biktimari. Gizonak salaketa bi zeuzkan Castellon (Herrialde Katalanak) eta beste bat Torremolinosen (Espainia) bikotekidearen kontrako indarkeria matxistagatik.

Isilunea Legebiltzarrean

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak astelehenean adierazi zuen Ertzaintzak birritan egin zuela berba andrearekin: urtarrilean eta hilketa baino hamar egun arinago. Erkorekaren arabera, biktimak poliziei adierazi zien ez zuela bere burua «arriskuan» ikusten eta bikotekideari baimena eman ziola agindua ez betetzeko.

Bilgune Feministak onartezin iritzi zien «biktimizazioa erreproduzitzen» duten ikuspegi «misoginoei», baita errua andrazkoen gain jartzen duten «esku garbiketei» ere. Familiak «hiltzaileaz bestelako errudunik ez bilatzeko» eskatu zuen asteartean, komunikatu baten bidez. Helarazitako babesa eskertu zien herritarrei eta instituzioei, baina «errespetua» eskatu zien hedabideei, eta hilketaren kasuari trataera egokia ematea galdegin.

Ustezko hiltzailea domekan bertan atxilotu zuten, Zaragozan (Espainia). 34 urteko gizonezko bat da. Espainiako Auzitegi Gorenak 2008an ebatzi zuen emakumearen baimenak ez duela eragozten arau hauslea zigortzea, Zigor Kodearen 468. artikuluak aurreikusten duenez.

Eusko Legebiltzarrak hilketa gaitzetsi zuen atzo, eta legebiltzarkideek minutu bateko isilunea egin zuten. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariak irakurri zuen adierazpena, eta dolumina agertu zien biktimaren senideei eta hurrekoei. Herritarrei eskatu zien «konpromiso pertsonal eta kolektiboak» hartzeko berdintasunaren alde. Oharrak erakundeen zeregina ere azpimarratu zuen, «sexu indarkeria erauzteko erantzukizuna» dutelako, eta erakundeei eskatu zien horretarako plan integralak garatzeko, horiek «emakumeen aurkako indarkeria behin betiko desagerrarazteko behar diren baliabideez hornituta».

Aurtengo bigarren hilketa matxista da Euskal Herrian, eta biak aste biren bueltan gertatu dira. 2003tik, 119 andre hil dira Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz, eta 11 haur.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Azaroko manifestazioa deitzeko egin duten agerrialdia gaur, Bilbon. / ©Aritz Loiola / FOKU

Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskalgintzak

Berria

Euskararen aurrerabideen kontra egon diren epaien gaineko kezka azaltzeko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi dute gaur, Kontseiluak deitutako agerraldi jendetsu batean: 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat'

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako

Arantxa Iraola

Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute deia; sektore publikorako urriaren 25erako eta abenduaren 19rako eginda dauden deialdiez gain beste bat gehitu nahi izan dute propio hezkuntzarako

Gaur goizean egin dute lehenbiziko protesta erizainek, Txagorritxun. ©Maixa Utrera Puelles

Txagorritxuko erizainek protesta egin dute, Osakidetzak larrialdietako ebakuntzetan egingo duen murrizketagatik

Maixa Utrera Puelles

ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak «bere kasa» hartu duela erabakia, eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Txagorritxuko ate nagusian.

Larunbatean Araian bildu ziren osasun publikoaren aldeko plataformetako kideak. ©BERRIA

Azaroaren 11n osasun sistema publikoaren alde egitera deitu dute

Edurne Begiristain

Herri plataformek manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...