Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Jaurlaritza eta EP ez datoz bat 2022ko aurrekontuen bilerari buruzko iritzian

Jaurlaritzak dio koalizioaren proposamenak jaso dituela; EP ez dago ados horrekin. PP-C's koalizioak «amaitutzat» eman ditu negoziazioak
Jaurlaritzako eta Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariak, atzo, bilera hasi aurretik.
Jaurlaritzako eta Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariak, atzo, bilera hasi aurretik. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2021eko azaroak 20

Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IU taldeak bilera egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2022ko aurrekontuez berba egiteko, eta bilera amaitutakoan oso balorazio desberdinak egin dituzte han eztabaidatutakoaz. Jaurlaritzaren esanetan, EP-IUri 72 milioi euroko proposamen bat egin dio, «koalizioak planteatutako proposamenak modu zehatzean jasotzen dituena»; EP-IUk, aldiz, uste du «funtsezko eta garrantzi sozialeko aldaketak ahalbidetuko lituzketen neurri nagusiak kanpoan» uzten dituela Jaurlaritzaren proposamenak.

Ekonomia eta Ogasun sailburu Pedro Azpiazuk uste du Jaurlaritzaren proposamenak aintzat hartzen dituela «Elkarrekin Podemosek bere planteamenduan sartutako politikak»; hau da, Osakidetza indartzea, emisioak kontrolatzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko diru laguntzak ematea, ikastetxeetan inbertsioak handitzea, Lan Ikuskaritzarako lanpostuak sortzea, gazteen emantzipazioa, berdintasuna, migratzaileak eta errefuxiatuak, alokairu soziala eta abar.

Zehazki, Osakidetzan 30 milioi euro gehiago inbertitzea proposatu diote EP-IUri, aho-hortzen osasun zerbitzuari eta osasun mentalari arreta berezia jarrita; ingurumenean, zortzi milioi euro gehiago bideratzea zenbait proiektu sustatzeko; hezkuntzan, bederatzi miloi euro inbertitzea; etxebizitza arloan, diru poltsa bost milioi euro handitzea alokairu sozialeko etxebizitza publikoak erosteko; eta beste igoera batzuk gazteria, berdintasun, enplegu eta euskara arloetan.

Oso bestelakoa da EP-IUren analisia. Miren Gorrotxategi legebiltzarkideak esan duenez, gobernua «tarte txikia» uzten ari da negoziatzeko: «Ez daude prest 4.000 osasun langileren postuei eusteko, eta hezkuntzaren eremuan ere ez daude prest inklusio itunean aurrera jarraitzeko, ezta energiaren enpresa publiko bat sortzeko ere». Gorrotxategiren esanetan, Jaurlaritzak «betoa» jarri dio «egiturazko aldaketak» ekar ditzaketen gaiez eztabaidatzeari.

PP-C's koalizioarekin ere bilera egin du Jaurlaritzak, baina ez du emaitzarik izan, eta koalizioko bozeramaile Carlos Iturgaizek «amaitutzat» eman ditu negoziazioak. «Gure planteamenduek ez dute harrera handirik izan», deitoratu du Iturgaizek.

Esteban, baikor baina zuhur

Espainian ere abian da 2022ko aurrekontuak negoziatzeko prozesua. Horren inguruan, EAJk Kongresuan duen ordezkariak, Aitor Estebanek, ontzat eman ditu orain arte lortutako inbertsioak. Edonola ere, ohartarazi du aurrekontuek «Senatuan izapide luzea» izango dutela oraindik, eta gogorarazi du zein den EAJk negoziazioetan lortu nahi dituen helburu nagusietako bat: «Eztabaidatzen jarraitzen dugu akordioak lortzeko AHTa hiriburuetara sartzeko moduaz eta prozesuaz, proiektuari bultzada erabakigarria emateko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Aukera bat» aurrekontuei

Jon O. Urain

EH Bilduk ez dio osoko zuzenketarik jarri Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari, «elkarrizketarako borondate zintzoa» erakusteko. Eskertuta erantzun du Urkulluk: «Bide berri bat irekitzen da»

Igandean egin ziren kontzejuetako hauteskundeak. Irudian, Añuako herritarrak botoa ematen. ©ARABAKO KONTZEJUEN ELKARTEA

Arabako kontzejuen %24k izango dute emakume bat lehendakari

Edurne Begiristain

Kontzejuetako administrazio batzarretako ordezkariak aukeratu dituzte. Finantzaketa, digitalizazioa, emakumeen parte hartzea eta despopulazioa izango dituzte erronka nagusi

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua ©Raul Bogajo / FOKU

Garamendik ez du parte hartuko Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentzian

Oihane Puertas Ramirez

Adierazi du Espainiako Gobernua hitzartutako «aldebiko akordioak behin eta berriz ukatzen» ari dela, eta Sanchezen Gobernuari eskatu dio bete dezala Eusko Jaurlaritzarekin «hitzartutakoa». Garamendik nabarmendu du ez dutela onartuko «Eusko Jaurlaritza gutxiestea».

Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea epaitzea ebatzi du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.