Hamaika orduko 'Metamorfosia'

Klasikoen Irakurketa Jarraitua egingo dute ostegunean, Arriaga antzokian. Frank Kafkaren 'Metamorfosia' eleberria aukeratu dute
Iaz, Joseba Sarrionandiaren <em>Narrazio guztiak</em> irakurri zuten.
Iaz, Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak irakurri zuten. MARISOL RAMIREZ / ARP

Pello A. Zuazo -

2016ko ekainak 7

«Euskara ikasleei eskerrak emateko antolatzen dugu ekitaldi hau, baina, jadanik, bederatzigarren edizioa da; ibilbide polita egin dugu, eta egitasmoak pisua hartu du». Pedro Alberdi Bilbo Zaharra euskaltegiaren arduraduna da, eta, dioenez, euskara ikasleei egindako omenaldia da Klasikoen Irakurketa Jarraitua, «hor egoteagatik, hor jarraitzeagatik».

Ohikoa den legez, Bilboko Arriaga antzokian egingo dute irakurraldia. Ostegunean, 08:00etan hasi eta 19:00ak arte, irakurketak ez du etenik izango. Oraingo honetarako, Franz Kafkaren Metamorfosia irakurlana aukeratu dute; izan ere, ehun urte bete dira idazle austriarrak bere eleberririk famatuena idatzi zuela. «Munduko literaturako autore garrantzitsuenengan izan du eragina lan horrek. Hamaika hizkuntzatara izan da itzulia, eta autore eta pentsalari gehienek interpretatu dute».

Lehenengoz aukeratu dute itzulitako liburu bat, eta, Alberdiren esanetan, horixe da aurtengo «berezitasuna». Anton Garikano tolosarrak (Gipuzkoa) egin du Metamorfosia-ren euskarazko azken itzulpena. «Jatorrizko hizkuntzatik, alemanetik, zuzenean itzuli du, ez gazteleratik. Irakurraldiaren helburua ere bada beste hizkuntza batzuetatik euskarara egindako zuzeneko itzulpenen garrantzia aldarrikatzea. Horrek eragina dauka mundua ulertzeko daukagun moduan».

Laurehun lagunek baino gehiagok parte hartuko dute irakurraldian. «Besteak beste, euskal kulturarekin, gizartearekin, ekonomiarekin eta politikarekin zerikusia duten herritarrak», azpimarratu du Alberdik. Halere, parte hartzaileen erdiak, gutxi gorabehera, euskaltegiko ikasleak izango dira. Eta, horiez gain, hainbat Euskal Etxetako kideak ere streaming bidez ikusi ahal izango dira irakurtzen. «Bitxikeria» baten berri ere eman dute: «Joan den urtean, Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak ipuin bilduma irakurri genuen, eta, horregatik, aurten Sarrionandiak berak pasarte bat irakurriko du. Audioan grabatuta daukagu haren ahotsa, eta entzungai jarriko dugu». Anton Garikano izango da irakurtzen lehena, eta gero etorriko dira beste guztiak. «Jada adostuta dago irakurle guztiak nortzuk izango diren; izena eman behar da aurretik. Pasarteka egingo dugu irakurketa».

Axularren Gero, Jose Antonio Mogelen Peru Abarka, Jon Miranderen Haur Besoetakoa, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak eta Gabriel Arestiren Harri eta Herri izan dira aurreko urteetan irakurri diren liburuak. Eta horiek gogorarazteko, Klasikoen Irakurketa Jarraituak bederatzi urteotan izan duen ibilbideari buruzko erakusketa egingo dute Bilboko metroan, ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

COVID-19ak Euskal Herrian duen eragina azaltzen du grafiko eta mapa interaktibo sorta honek. Izurriaren une larrienak martxoan eta apirilean gertatu ziren. Maiatzean eta ekainean apalduz joan zen gaitzaren hedapena, baina udan berriro hasi dira ugaritzen positiboak, ospitaleratzeak eta agerraldiak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna