Albistea entzun

Kilometroak jaiak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroituko du

Orereta ikastolak antolatu duen egitarauan euskara batuaren sustatzaileak goretsiko dituzte
Kilometroak festaren urte osoko egitaraua aurkezteko ekitaldia, atzo, Errenterian.
Kilometroak festaren urte osoko egitaraua aurkezteko ekitaldia, atzo, Errenterian. MAIALEN ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2023ko otsailak 2 - Errenteria

Eredu berriari jarraikiz, aurten urte osoko festa izango da Kilometroak. Orereta ikastolak antolatuko du, eta atzo aurkeztu zituzten egitarauaren zutabe nagusiak Errenterian (Gipuzkoa). Babes zabala jaso zuen deialdiak: bertan izan ziren, besteak beste, BERRIAko eta Euskaldunon Egunkaria-ko ordezkariak, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabel eta Errenteriako Udaleko kideak. Urriaren 1ean izango da Gipuzkoako ikastolen jai nagusia, baina aurretik bi mugarri izango ditu egitarauak: Egunkaria-ren itxiera oroitzeko, ekitaldi sorta otsailaren 20tik 24ra, eta, euskara batuaren sustatzaileak omentzeko, giza katea martxoaren 24an.

Itziar Navarro Orereta ikastolako lehendakariak nabarmendu duenez, hiru zutoinen bueltan ardaztu dute egitaraua: eskertza, euskara eta euskal kultura egitasmoen erdi-erdian jartzea, eta komunitatea. Eskertzari lotuta, Egunkaria-ren itxiera eta herriaren erantzuna gogoratuko dituzte. Hogei urte beteko dira aurten Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra itxi zuenetik.

Baina Kilometroak festaren harira, ez dute Euskaldunon Egunkaria soilik omenduko: Milimetroak: Batasunaren bidea antolatu dute Euskaltzaindiarekin elkarlanean, eta euskara batua sortzeko lan egin zuten zenbait izango dituzte gogoan. Izan ere, Orereta ikastolak 60 urte beteko ditu aurten, eta euskara batuaren oinarriak jartzeko Baionan «urrats erabakigarriak» egin zituztenetik ere sei hamarkada beteko dira. Martxoaren 24a aukeratu dute omenaldia egiteko. 8.000 laguneko giza kate batekin lotuko dituzte Errenteria eta Donostia. Gainera, Euskaltzaindiko zuzendaritza Errenteriako udaletxean bilduko da, eta ekitaldi instituzional bat ere egingo dute, «batasunaren bidean nabarmendutako» hamabost pertsonak omentzeko.

Ekitaldi sorta

Ekintza nagusiez gain, beste ekitaldi sorta bat ere atondu dute. Besteak beste, maiatzaren 6an, hamabi orduan oholtza bat eskainiko diete herriko sortzaileei; maiatzaren 19an eta 20an, Adaxka berriak ikuskizuna egingo dute; eta uztailean, kontzertu bat egingo dute Urmugaren barruan.

Erronka bat ere jarriko dute martxan: Euskararen errioa. Kilometro bat osatzeko adina euro bateko txanpon bildu nahi dituzte, eta Guinness liburuan sartu nahi dute. Kilometroak jaiaren bidez lortzen duten dirua erabiliko dute Errenterian herriko eragileekin euskara eta euskal kultura bultzatzeko proiektu bat abian jartzeko, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ikastolekin martxan duten Zubiak Eraikiz egitasmorako, eta ikastolako Añabitarte baserria eta inguruak biziberritzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bortxa matxistaren kontrako protesta, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gizon batek urruntze agindua urratu eta familiari eraso egin dio

Arantxa Iraola

Emazte ohiarengana ez hurbiltzeko agindua zuen gizonak. Alaba bati labanaz eraso dio, eta beste bi seme-alabek ihes egitea lortu dute

Euskara, oldarraldi judizial baten jomugan

HIZKUNTZA IRIZPIDEEN LANTEGIAN

Arantxa Iraola

Justiziak epai kezkagarriak eman ditu euskararen jakintza ziurtatzeko hizkuntza eskakizunei buruz; Iñigo Urrutiak, Miren Dobaranek eta Idurre Eskisabelek gaiaren inguruan gogoetatu dute solasaldi batean, epai horien ondorioez, eta funtzio publikoa euskalduntzeko landu beharreko ildoez.
Milaka herritarrek parte hartu zuten protestan, atzo, Baionan. ©PATXI BELTZAIZ

Abisua Baionan: ez dute bigarren etxebizitza gehiago onartuko

Ekhi Erremundegi Beloki

3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Manifestu bat aurkeztu dute, aldaketarako irizpide zehatzekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzaren bulegoak. ©GORKA RUBIO / FOKU

Erakunde «euskaltzalea» euskalduntzen

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gipuzkoako Foru Aldundia aitzindaria izan da herritarrei zerbitzuak euskaraz ematea «bermatzeko» lanean. Orain, euskara lan hizkuntza bihurtzea da erronka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Irati Urdalleta Lete

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.