Albistea entzun

Miren Elgarresta jarri dute Emakundeko zuzendari, Izaskun Landaidaren ordez

Artolazabalek esan du «bestelako soslai bat» behar dela. Gipuzkoako Berdintasun zuzendari izanda, Elgarresta ez da joan Irun eta Hondarribira alarde mistoak babestera
Landaida eta Elgarresta, maiatzean, <em>Jai giroan</em> indarkeria matxistari aurre egiteko gidaren aurkezpenean.
Landaida eta Elgarresta, maiatzean, Jai giroan indarkeria matxistari aurre egiteko gidaren aurkezpenean. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2022ko urriak 5

Aldaketa garaiak datoz Emakundera. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak atzo iragarri zuenez, Emakundeko zuzendari izateari utziko dio Izaskun Landaidak, eta Miren Elgarrestak hartuko du haren kargua, orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari izandakoak. Ezustean iritsi da erabakia, baina «beharrezkoa» da, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen hitzetan: «Erronka berriak aurrera eramateko, bestelako soslai bat behar dugu». Landaida ia hamar urtez izan da Emakundeko zuzendari, eta «ohoretzat» hartu du lan hori, ohar bidez: «Urte hauetan gertutik egiaztatu dut berdintasunaren aldeko lanaren konplexutasuna, eta ikasi dut aurrerapausoak emateko askotan lan isila egin behar dela, isila baina etengabea».

Ugaokoa (Bizkaia) da Izaskun Landaida, eta hango alkate karguan hasi zuen ibilbide politikoa, 2007an; urte hartan bertan izendatu zuten Eudeleko berdintasun arduradun, eta Bizkaiko Aldundiko Genero Indarkeriaren Behatokian ere sartu zen. 2013ko urtarrilean izendatu zuten Emakundeko zuzendari.

Erakundearen gidaritzan hirugarren legegintzaldia izan du hau Landaidak, eta aldaketa handi bati egin behar izan dio aurre: 1988an sortu zenetik, Jaurlaritzako Lehendakaritzan kokatuta egon zen Emakunde, baina 2020ko bozen ondoren, gobernuan Berdintasun Saila sortu eta zuzendaritza moduan hara eraman zuten. Erabakiak harrabots handia eragin zuen: Emakundeko zuzendari ohiak aurka agertu ziren, eta 30 talde feministak baino gehiagok galdegin zuten Lehendakaritzara itzultzea, politika publikoetan «genero zeharkakotasuna» bermatzeko.

Azken etapa horretan, bi egitasmo handi bideratu dituzte Emakundek eta Berdintasun Sailak: martxoan Berdintasun Lege berria onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eta ekainean Berdintasunerako Herri Ituna abiatu zuen Jaurlaritzak. Prozesu horietan, une batzuetan bigarren mailan geratu da Emakunde: ituna aurkezteko ekitaldian, adibidez, Landaidak ez zuen hitzik hartu jendaurrean, nahiz eta Artolazabal bideo bidez mintzatu —COVID-19a hartuta zegoen—.

Tentsioak tentsio, publikoki zuhur mintzatu da beti Landaida. «[Aldaketa] honek ez du ekarri berdintasunarekiko konpromisoa murriztea, baizik kontrakoa: Emakunderen aurrekontuak, adibidez, gora egin du», adierazi zuen otsailean BERRIAn. Erabakiak atzera-buelta izan zezakeela erantsi zuen, legealdi amaierako balorazioa ikusita: «Baina niri ez dagokit hori erabakitzea».

Landaidaren lana eskertu du Artolazabalek, eta adierazi du beste soslai bat behar duela Emakundek «lege berriaren erronkei heltzeko». Miren Elgarrestari egokituko zaizkio lan horiek: Zumarragakoa (Gipuzkoa) da, 1965ean sortua; albaitaria da ikasketaz, eta bigarren legegintzaldia du Gipuzkoako Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzan.

Diputazioko kargua hartzean, halere, erabaki eztabaidatu bat defendatu zuen Elgarrestak: Irungo eta Hondarribiko alardeen gatazka Berdintasun Zuzendaritzatik Bizikidetza Zuzendaritzara mugitu zuten; hala, aurreko agintaldian Bilduk abiatutako elkarrizketa prozesua urtu egin zen apurka. Ikusteko dago zer jarrera hartuko duen orain auzian: Emakundek beti babestu ditu Irungo alarde mistoa eta Jaizkibel konpainia parekidea, baina, Berdintasun zuzendari gisa, Elgarresta ez da urte hauetan herriotara joan aldarri parekideak sostengatzera.

Edonola ere, zorte ona opa izan dio Landaidak zuzendari berriari, eta ez du argitu non egingo dituen hurrengo urratsak: «Berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko lanak nire bizitzaren ardatz izaten jarraituko du, nagoen lekuan nagoela».

Beste izendapenak

Miren Saratxaga (Amurrio, Araba, 1983) izango da Jaurlaritzako Gazteria zuzendari berria, Agurtzane Llanoren ordez; zuzendaritza horri aparteko itzala emateko asmoz, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren barruan sartu dute. Eneko Goenaga (Andoain, Gipuzkoa, 1989), berriz, Hezkuntza Saileko Erregimen Juridikoko zuzendari izendatu dute, Igone Martinez de Lunaren ordez.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Ikasle bat Hernaniko Langile ikastolan sartzen, gaur goizean ©Jon Urbe / FOKU

Sindikatuen arabera, grebaren oihartzuna %60koa izan da

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esan du ikastetxeen %92ren datuak dituztela, eta  irakasleen %35,2k egin dutela greba. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte langileak grebara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren kontra egiteko.

Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian

Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian

Arantxa Iraola

Iragarria zuten Bizkaiko epaileek berrikusketa eskeak aztertzeko asmoa, eta lehen ebazpena eman dute

Mexikoko koral arrezifeak kaltetuta daude turismoarengatik, artxiboko irudia ©Oceanus

Frogatu dute lurraren %30 eta itsasoaren %24 kontserbatzeak eragin positiboa izanen lukeela giza ongizatean

Isabel Jaurena

Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlariak parte hartu duen ikerketa batean, mundu osoko aktibo natural kritikoak identifikatu dituzte. Giza ongizatean eragiten duten ekosistema natural eta erdi naturalak dira aktibo horiek.

Suhiltzaileen protesta, gaur, Arabako Batzar Nagusien aurrean ©L.Rico/ Efe

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako suhiltzaileek lan eskaintza publiko «justu eta gardena» eskatu dute

Edurne Begiristain

Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaile izateko bitarteko hautagaien % 95ek ez dute azterketa gainditu. Suhiltzaileek salatu dute erabilitako azterketa eredua ez dela egokia izan eta «irregulartasun juridikoak» izan direla.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.