GKE zenbaitek «barkamena» estatu diete «biktima guztiei»

Esan dutenez, ez zuten jardun «egoerak eskatzen zuen bezala». «Bakearen kultura eta bizikidetza» sustatzeko konpromisoa hartu, eta presoen urruntzea amaitzeko eskatu dute
Carlos Askunze, Eneko Calle, Saioa Polo eta Luca Gervasoni, atzo, Bilbon.
Carlos Askunze, Eneko Calle, Saioa Polo eta Luca Gervasoni, atzo, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2019ko urriak 8

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aritzen diren GKE gobernuz kanpoko erakundeek ekarpena egin nahi izan dute Euskal Herrian indarkeriaren ondorioak gainditzeko prozesuari, eta adierazpen bat aurkeztu dute, zenbait eskaera eta konpromiso biltzen dituena norabide horretan. Gainera, iraganaren «irakurketa kritikoa» egin dute bortxa politikoaren adierazpiderik larrienak indarrean zeudenean izandako jarrera dela eta, eta «barkatzeko» eskatu dute jarrera horren ondorioz minduta sentitu zirenei eta bereziki «biktima guztiei, bai ETArenei eta bai [Espainiako] Estatuarenei».

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak —Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aritzen diren 80 bat erakunde biltzen ditu horrek— eta EAEko Reasek sinatu dute adierazpena. Azken hori ekonomia alternatiboan eta elkartasunezkoan aritzen diren 64 elkartek osatzen dute. GKEen Koordinakundeko Saioa Polo Llanok eta EAEko Reaseko Carlos Askunzek irakurri dute agiria.

Horrez gain, Kataluniako Lafede Justizia Globalaren Aldeko Erakundeen Federazioan biltzen diren 117 erakundeek ere bat egin dute adierazpenarekin, eta, horien izenean, Luca Gervasoni Lafedeko presidenteak katalanez irakurri du agiria.

Adierazpena sinatu duten erakundeen izenean, Eneko Calle Garciak esan du «indarkeria egoeratik bake egoera berri baterako igarobidean» dagoela Euskal Herria, eta orain «indarkeria ziklo luzearen ondorioak gainditzeari eta bizikidetza demokratikoa eraikitzeari» ekin diola. «Begien bistako oztopoak daude, baina, aldi berean, gaurkoaren moduko ekinbideak, enpatia keinuak eta adierazpenak ere argiak dira».

«Beste urrats bat»

Enpatia keinu horietako bat egin nahi izan dute gobernuz kanpoko erakundeek, eta, «beste urrats gisa», aitortu dute «urte gehiegitan» ez dutela «egoerak eskatzen zuen bezala jardun, gure etxean gertatzen ari zenaren aurrean». «Erakunde gisa, ez dugu geure gain hartu ziur aski zegokigun erantzukizuna, neultraltasunaren izenean», azaldu dute, eta erantsi dute badakitela sektore batzuek ez dutela jarrera hori ulertu eta zenbait biktimaren «diskriminazioaren sentsazioa» areagotu egin zela horren ondorioz.

Horregatik, «barkatzeko» eskatu diete «gure jarrera ulertu ez zuten guztiei eta, batez ere, jarrera horren bidez berez ikaragarria zen min bat areagotu diegun haiei: biktimei, biktima guztiei, bai ETArenei eta bai [Espainiako] Estatuarenei».

EAEko Reaseko Carlos Askunzek esan du ez dela ahaztu behar iraganean gertaturikoa, eta ETAren biktimei zein «beste indarkeria adierazpenen gainerako biktimei» eragindako mina «aitortu» egin behar dela, eta «erdigunean» jarri.

Gobernuz kanpoko erakundeek, era berean, euskal gizartearekin batera egin nahi dute bide hori, «askatasuna, elkar onartzea eta bizikidetza» oinarri izango dituen etorkizun bat sortzeko, «non biktima guztiek beren mina erreparaturik izango duten».

Lau puntuko agiria

Lau puntu ditu gobernuz kanpoko erakundeek izenpetutako agiriak: giza eskubideak babesteko konpromisoa «Euskal Herriko bizikidetza demokratikorako ardatza eta erreferentzia bakarra izan daitezen», eta bakearen kultura eraikitzekoa, «gertatutakoa ez errepikatzeko oinarri sendoa izan dadin»; «egia, justizia eta erreparazioa» bermatzeko eskaera; «espetxe politikako legeria arrunta» ezartzeko eta presoen urruntzea amaitzeko eskaera; eta «bake kultura, bizikidetza eta adiskidetzea» sustatzeko konpromisoa.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko eta EAEko Reaseko ordezkariek azaldu dutenez, zenbait hilabetez aritu dira adierazpen horren inguruan lanean, aurkezturiko testua adosteko. Horregatik, kazetarien galderetarako tarterik ez da egon agerraldian.

Foro Sozial Iraunkorrak babestu eta sustatu du eztabaida hori, eta hainbat kide egon dira agerraldian. Juanjo Espinak, Ainara Estebanek eta Agus Hernanek osatu dute ordezkaritza hori.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa, atzoko agerraldian. ©CHEMA MOYA / EFE

Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarriko du astelehenetik aurrera

Irati Urdalleta Lete - Olatz Esteban Ezkati

Tapia eta Murga sailburuek gaurko agerraldian emango dituzte xehetasunak. Madrilek hartu ditu lehen neurriak, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta: tabernek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Martxoko egun zailenetan PCRak orain bezala eginda, 6.000 kasu izango genituen»

Maite Asensio Lozano

Pandemiaren jarraipena egiten ari den lantaldeari esker COVID-19aren transmisioa moteldu egin dela uste du Ignacio Garitano epidemiologoak. Bigarren olatua iritsi dela berretsi du, baina orain askoz positibo gehiago detektatzen direla nabarmendu du.

Bilboko Zorrozgoiti zahar etxeko egoiliar bat, atzo. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Etsipena, beldurra eta nekea zahar etxeetan

Aloña Beraza Peña

Zahar etxeetako kutsatzeek gorakada nabarmena izan dute azken asteetan, eta langileak beldur dira ez ote diren itzuliko gaitzaren lehenengo olatuko egoerara. Egoiliarren artean ere kezka da nagusi.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna