ETAren desegitearen lehen urteurrena (II). Bukaeraren kronika

ETAren «azken idazkia»

Duela urtebeteko datarekin gutun bat helarazi zien bere kideei. Orain arte ez da publikoki argitaratu
ETAk bere kideei 2018ko maiatzaren 3ko datarekin helarazitako idatzia da goikoa, orain arte publikoki argitaratu gabea. Berriak azpimarratu ditu hitz batzuk.
ETAk bere kideei 2018ko maiatzaren 3ko datarekin helarazitako idatzia da goikoa, orain arte publikoki argitaratu gabea. Berriak azpimarratu ditu hitz batzuk.

Enekoitz Esnaola -

2019ko maiatzak 3
Iazko maiatzaren 3koa da ETAren desegitearen adierazpena, gaur urtebetekoa, baina bada ETAren beraren data bereko beste dokumentu bat, orain arte publiko egin gabea: bere kideei helarazi ziena Zuzendaritza Batzordeak, erakundearen (1958-2018) azkeneko dokumentu moduan, erakundearen desegitea zela-eta «kidegoak merezi duen errekonozimendua» azaltzeko.«Milaka euskal herritarrek sentitzen duten behar bera sentitu dugu, eta horregatik ETAren zigilua erabiliko dugu azken aldiz; hain zuzen ere, gutun hau egiteko. Hauxe da Erakundearen izenean idatziko den azken idazkia, militantziari zuzendua». Albokoa da idazki horixe, eta BERRIAk argitaratu du aurreneko aldiz.

Zuzendaritza Batzordeak kideei esan zien «bidea egiteko» dagoela «oraindik», eta «guztien beharra» izango dela ETArik gabeko fasean ere. Azken besarkada bat helarazi zien amaieran.

Desegite fasearen berrosaketa

Foro Sozialaren iritziz, gizarte zibilari dagokio «korapiloen konponbidea»

David Pla: «ETA desegiteko erabakia estrategikoa izan zen, irabazteko anbizioz hartua»