Albistea entzun

Errefuxiatu estatusa lortu duela baieztatu du Guridik

Venezuelan dagoen euskal iheslariak gose greba abiatu zuen lehengo astean, eta Espainiako kontsulatuaren aitzinean plantatu zen
Guridiren askatasuna eskatzeko elkarretaratze bat, 2013an.
Guridiren askatasuna eskatzeko elkarretaratze bat, 2013an. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi -

2021eko abenduak 9

Asier Guridi euskal iheslariak errefuxiatu estatusa lortu du Venezuelan. Hala jakinarazi du sare sozialetan zabaldutako mezu batean, eta Venezuelako Gobernuak helarazi dion dokumentua erakutsi du. Euskal iheslaria paperik gabe zegoen 2013an atxilotu zutenetik, eta sarri eskatu du bere egoera erregularizatzeko. Abenduaren 3an gose greba mugagabea hasi zuela esan zuen, eta Espainiako kontsulatuaren aitzinean plantatu zen, Caracasen.

1992ko abenduaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Guridi, eta torturak salatu zituen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Espetxeratu egin zuten, eta bost urtean egon zen preso, Euskal Herritik urrun. 2001ean ihes egin zuen, eta 2005etik Venezuelan bizi da. Hedabideetara bidalitako ohar batean kontatu zuen 2013an atxilotu egin zutela, eta ordutik nortasun agiririk gabe bizi zela Venezuelan.

2018an, Guridi estraditatzeko eskatu zion Espainiak Venezuelari, baina Venezuelak ez zuen bete. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Venezuelako Fiskaltzari eskatu zion Madrilek iheslariaren aurka duen «jazarpen politikoan» ez parte hartzeko. Sare sozialetan errefuxiatu estatusa lortu duela jakinaraztearekin batera, urteotan bizi izandako zailtasunak deitoratu ditu Guridik: «Urte hauetan bizi izan duguna infernua izan da; bizitzeko berez izan ditugun oztopoez aparte, gezurrez beteriko kontakizunekin kakaztu gaituzte, defentsarako aukerarik gabe...». Sorturi leporatu dio babesik eskaini ez izana.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

Joxerra Senar

Ustekaberik ez zen izan atzo Nafarroako Parlamentuan, baina Mañerun «amorruz eta etsipenez» hartu dute albistea, euren nahiari jaramonik ez dietelako egin Navarra Sumak eta PSNk. Alkateak salatu du «bigarren mailako herritar» sentitzen direla

LAB, ESA, UGT, ELA eta CCOO sindikatuetako ordezkariak, atzo, otsailaren 15eko greba iragartzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Hiru greba eta hamaika mobilizazio: Nafarroa, marea zuri baten atarian

Ion Orzaiz

LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek, batetik, eta SATSEk, bestetik, lanuzteak antolatu dituzte datozen asteetarako. Sindikatu Medikoa eta Nafarroako Gobernua, ados jarri ezinik

Lege proposamenaren bozketaren emaitza. ©Iñigo Uriz / Foku

Mañeru eremu mistoan sartzeko lege proposamena atzera bota dute PSNk eta Navarra Sumak

Joxerra Senar

Proposamena babestu duten lau taldeek ez dute ulertzen sozialistek nolatan baztertu duten Mañeruko Udalak aho batez onartutako eskaera, eta eskuinaren beldur izatea aurpegiratu diote.

Auto ilara bat, Bilbo inguruan, artxiboko irudi batean. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Munduko batez besteko gas emisioak halako bi isurtzen da Euskal Herrian

Iosu Alberdi

Gaindegiak '2022ko adierazle galeria nagusia' txostena osatu du, lan publikoan eten baten ostean. Datu demografikoak, ekonomikoak, sozialak eta ingurumen arlokoak landu ditu behategiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...