Albistea entzun

Hapoelen bisitan jarrera «egokia» izan zuen Ertzaintzak

Erkorekak dio Ertzaintzak «ekintza arrazistak eta xenofoboak gertatzea» eragotzi zuela. Bi pertsona atxilotu zituzten egun horretan
Amets tabernaren ondoko ataria, txikituta.
Amets tabernaren ondoko ataria, txikituta. LUIS TEJIDO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko ekainak 10

Joan den maiatzaren 8an, saskibaloiko Txapeldunen Ligako hirugarren postua eskuratzeko partida jokatu zuten Israelgo Hapoel Holonek eta Alemaniako Ludwigsburgek, eta, partidaren aurretik, jarraitzaile israeldarrek erasoak egin zituzten Bilboko Alde Zaharreko taberna eta pertsona batzuen aurka. Tabernen terrazen aurka egin, bengalak jaurti, eta Palestinako bandera bat erre zuten, besteak beste. Guztira bi pertsona atxilotu zituzten egun horretan, baina ez ziren Hapoelen jarraitzaileak.

Liskar horiei eta Ertzaintzaren kudeaketari buruz idatzizko sei galdera egin dizkio Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari. Lehenik eta behin, Erkorekak adierazi du gezurra dela Hapoel Holonen jarraitzaileek «Bilboko kaleei, ostalaritza eta merkataritza establezimenduei eta pertsonei» eraso izana, eta esan du jarraitzaile israeldarrak izan zirela biktima. Sailburuaren arabera, Hapoel Holonen jarraitzaileak Miribillara bidean zeudela, San Anton zubia pasatuta, bidea mozteko asmotan pertsona batek zinta bat jarri zuen kalearen alde batetik bestera. Erkorekak gehitu du jarraitzaileak zinta kentzera joan zirenean pertsona batzuek botilak bota zizkietela Bilbo Zaharra kaletik.

Jarraian, israeldarrek atzera egin ostean, «pertsona batek Amets tabernako aulki bat bota zien» jarraitzaileei, eta elkarri objektuak botatzen jarraitu zuten, sailburuaren arabera. Ertzaintzak 15:48an jaso zuen gertakarien inguruko lehen abisua, eta 15:51ean egoera kontrolatuta zegoela gehitu du. Hori jakinda, Ertzaintzaren jarduera «egokia, azkarra eta eraginkorra» izan zela nabarmendu du Erkorekak.

Partida amaitzean izan ziren atxiloketak. Lehena 20:00ak baino lehenago izan zen, Villarias eta Buenos Aires kaleen artean. Erkorekaren arabera, lau pertsona Holonen jarraitzaile bati oldartu zitzaizkion, eta pertsona bat atxilotu zuten aulki bat jaurti eta zaleari bekainean zauri bat egiteagatik. Ertzaintzak NYX Hoteleraino eraman zituen jarraitzaileak, baina, Segurtasun Sailaren arabera, ehun pertsonak jarraitu egin zieten, eta «zaleen aurkako irainak» oihukatzen hasi ziren. Orduan atxilotu zuten beste pertsona bat, «hoteleko kristalak jotzeagatik eta poliziei modu larrian desobeditzeagatik».

Arriskuen analisi «egokia»

Arzuagak Erkorekari galdetu zion ea aurrez aztertu zuten lauko finalean parte hartu zuten taldeen jarraitzaileen arrisku maila, eta hark erantzun dio Mossos d'Esquadraren eta Espainiako Poliziaren laguntzaz zaleen analisia egin zutela, polizia operazioa ezartzeko garaian kontuan hartzeko. «Bertaratutakoen, parte hartzaileen eta epaileen segurtasuna bermatzeko» egin zuten segurtasun hedatzea «egokia eta eraginkorra» izan zela adierazi du.

Hapoel Holonen jarraitzaileek «gertakari aipagarri bakar batean» parte hartu zutela dio sailburuak: «Nagusiki magrebtarrez osatutako talde baten aurkako liskarra eragin zuten joan den maiatzaren 8an, San Anton zubiaren inguruan». Nahiz eta eraso arrazista hori izan zela aitortu, Erkorekak adierazi du Ertzaintzak «bertaratutakoen artean ekintza biolentoak, arrazistak eta xenofoboak gertatzea» eragotzi zuela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Ez genuen espero, identifikazio saioa egitea beti ukatu baitigute»

Xabier Martin

Merinok ez zuen espero, 40 urte pasatuta, segadan parte hartu zuten poliziak identifikatzeko saio batera deituko zutenik. Fisikoki aldatu arren, Merino ziur dago aurpegiez: «Haien eskuetatik pasatu garenok badakigu».

Gregorio Eskuderoren aldeko manifestazioa, gaur, Orion. ©Gorka Rubio / FOKU

Gregorio Eskudero 70 urteko presoa Euskal Herriratzeko eskatu dute Orion

Berria

Eskuderori hirugarren gradua ezartzeko ere eskatu du Sarek. Orain, Dueñaseko (Espainia) kartzelan dago preso, lehen graduan.

Plaza Hutsan 350 lagun baino gehiago elkartu dira. ©SORTU

«Herrigintza aro berri bat pizteko oinarria» jarri du Sortuk Burlatan

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Plaza Hutsa bete dute 350 lagunek baino gehiagok, herrigintzaren eta estrategia independentistaren arteko lotura sakontzeko helburuarekin.

Urkulluk ukatu egin du epaiek hizkuntz politikan eragin izana

Urkulluk ukatu egin du epaiek hizkuntz politikan eragin izana

Iosu Alberdi

Euskararen kontrako «erasoei» aurre egiteko, hizkuntzaren inguruko herri akordio bat proposatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...