Koronabirusa. Izarne Fernandez. Umetxoko zuzendaria

«38 orriko kontingentzia plan bat dugu: ez dugu ezer utzi zoriaren esku»

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Irati Urdalleta Lete -

2020ko ekainak 16

Donostia ospitalean dago Umetxo haur eskola, eta, COVID-19aren ondoren, atzo zabaldu zituen lehen aldiz ateak. Neurri zorrotzak errespetatu behar dituzte, baina Izarne Fernandez zuzendaria gustura dago berriz haurrekin elkartzeko aukera dutelako.

Joan den astean eman zuten haur eskolak irekitzeko baimena, baina zuek gaur [atzo] ireki duzue. Zergatik?

Bagenekien ireki zitekeela, ahoz esan zigutelako ireki genezakeela, baina nahiago genuen ziurtatzeko agindua idatziz eduki. Gu ez gaude ezinbesteko zerbitzutzat sailkatuta, baina uste dut ezinbesteko langileen umeak zaintzen dituzten langileak garela.

Zerbitzu bat ematen diezue ospitalean lan egiten dutenei?

Bai, gure bezeroen %70 ospitaleko langileak dira.

Nolakoa izan da lehen eguna?

Lehen eguna lan askokoa izan da. Bi edo hiru aste generamatzan pentsatuz nola egin genezakeen. 38 orriko kontingentzia plan bat daukagu: ez dugu ezer utzi zoriaren esku.

Eta zein neurri hartu dituzue?

Espazioak taldeetan banatu ditugu, eta zaintzaile bakoitzak ume talde bat dauka. Oinutsik sartzen dira, eta geletara joan. Han, irakasleak daude itxaroten, eta ongietorria ematen zaie. Hori guretzat ezinbestekoa da. Gainera, garbitu daitezkeen jostailuak aukeratu ditugu.

Eusko Jaurlaritzatik jaso duzue jarraibiderik edo laguntzarik?

Gu baimendutako zentro bat gara: Jaurlaritzaren diru laguntzak dauzkagu, hezkuntza ikuskapenak... Giarbi elkartean gaude, eta Eusko Jaurlaritzan egon ginen. Ez nintzateke kritikatzen ausartuko. Agian, guretzat ekonomikoki merkeagoa zen ez irekitzea, baina iruditzen zaigu moralki eta etikoki pauso bat aurrera eman behar genuela.

Zer diote gurasoek?

Zoratzen daude gu ikusteko, eta oso maitekor egon dira; distantziak mantendu dituzte sarreran...

Beste langileak ere irekitzeko prest zeuden?

Langile bikainak dauzkagu, eta uste dut lan egiteko irrikaz zeudela.

Zer espero duzue irailerako? Normal egotea espero dugu: 07:30etik 22:00etara. Gaurkoa proba bat izan da guztiontzat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Verterri egotzi diote zabortegiko «ingurumen kalteen» erantzukizuna

Igor Susaeta

Eusko Jaurlaritzak ebatzi du Zaldibarko zabortegia kudeatzen duen enpresa dela lurzoruetan eta azaleko eta lurpeko uretan sortutako «kalte nabarmenen» erantzulea
Salvador Illa, atzoko bileraren ostean argibideak ematen. ©JESUS MORON / EFE

Izurriaren aurkako neurriak aski «gogorrak» direla esan du Illak

Arantxa Iraola

Eusko Jaurlaritza izan da estrategia gogortzeko eskatu duen gobernu autonomikoetako bat: nahi du 19:00etarako bertan behera uztea jarduera oro, eta 20:00etan kaleak hustea
Babestu elkarteak, pentsiodunek eta Muskizko egoitzako senideek atzo eginiko manifestazioa. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Abandonatuta sentitzen dira»

Ion Orzaiz

Bizkaiko zahar etxeetako egoera «dramatikoa» salatu dute Babestu senideen elkarteak eta pentsiodunen mugimenduak. Baliabide gehiago eta kudeaketa «gardena» eskatu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna