Albistea entzun

Gorenaren erabakiari men eginda, kartzelan sartu dute berriz Atristain

Ertzaintzak atxilotu du, 13:00etan, Donostiako Parte Zaharrean. Behin-behinean aske utzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor sala berak agindu du hura espetxera itzularazteko
Atristainen atxiloketa salatzeko elkarretaratzea, atzo, Donostiako Bulebarrean.
Atristainen atxiloketa salatzeko elkarretaratzea, atzo, Donostiako Bulebarrean. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren - Jon Ordoñez Garmendia -

2022ko ekainak 3

Poliziak ez ditu 24 ordu ere behar izan Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun emandako sententzia betearazteko. Ertzaintzak atzo eguerdian atxilotu zuen Xabier Atristain Gorosabel euskal presoa, eta berriro ere Martuteneko espetxera eraman zuen (Donostia), duela lau hilabete eskas Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz gibelean utzi zuen kartzela berera.

Donostiako Parte Zaharrean atzeman zuten Atristain atzo, 13:00etan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez. Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun eguerdian ebatzi zuen ez zuela Atristainen hamazazpi urteko espetxe zigorra berrikusiko, eta, beraz, arriskua gainean zuen. Izan ere, Atristain otsailaren 17an atera zen Martuteneko espetxetik, baina behin-behinean: Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki zuen haren zigorra etetea, soilik Gorenak Estrasburgoko sententzia Espainiako Estatuan nola aplikatu behar zen erabakitzen zuen arte. Auzitegi Nazionaleko zigor sala berak agindu zuen donostiarra atxilotzeko atzo: hirugarrenak.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilaren 18an eman zuen Atristaini buruzko sententzia: ebatzi zuen Espainiak euskal presoari prozesu «justu eta ekitatezko» bat izateko eskubidea eragotzi ziola, ez ziolako utzi konfiantzazko abokatu bat aukeratzen. Zigor Reizabal abokatuak orduan nabarmendu zuenez, Espainiako inkomunikazio erregimena bera auzitan jarri zuen Estrasburgoko sententziak.

Gorenak ez du hala ikusi, ordea. Izan ere, auzitegiak herenegun ebatzi zuen Atristainek inkomunikazioan egindako deklarazioez gain badirela bertzelako froga gehiago haren aurka, eta, beraz, ondorioztatu zuen deklarazio horiek gabe ere epaileak zigor ondorio berera ailegatu izanen liratekeela.

Kontraerranezko jauzi bat egiten du Gorenaren sententziak. Izan ere, aipatzen du Estrasburgok erraten duela Atristainen zigorra «nagusiki deklarazioen harira lorturiko frogetan oinarritzen» dela: «Deklarazio horiek funtsezkoak izan ziren lehergaiak aurkitzeko». Ez du zalantzan jartzen, ordea, lehergai horiek froga gisa erabili izana, eta gaineratzen du horiek ez ezik «bertze akusatuek erruduntzat jotzea, lekukoen deklarazioak eta akusazioaren galderen aurrean demandatzaileak izandako isiltasuna ere» erabili zituztela.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Juan Alberto Belloch, artxiboko irudi batean. ©Javier Cebollada / EFE

Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen»

Iosu Alberdi

Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela.

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak errepikatzeko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak EAren eskaera tramitera onartu du, eta alderdiaren primarioak errepikatzea agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...