Albistea entzun

Oposizioak Jaurlaritzari eskatu dio fiskalitatearen gaia jorratzeko

Zupiriak azaldu du aurrekontuen inguruan bakarrik negoziatuko dutela. EH Bilduk «egiturazko neurriak» proposatuko ditu; EP-IUk, berriz, hezkuntza ituna betetzeko diru sailak
Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2022ko azaroak 9

Eusko Jaurlaritzako kideek xehetasunak eman dituzte 2023ko aurrekontu proiektuaren inguruan, eta Pedro Azpiazu Ogasun sailburua gaur hasiko da oposizioko alderdiekin biltzen. Bingen Zupiria eledunak adierazi du prest daudela «hitz egiteko, negoziatzeko eta akordioak egiteko». Halere, azaldu du muga bat jarrita duela Jaurlaritzak: ez du negoziatuko aurrekontuetatik at dagoen ezer. Hala erantzun die EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Ciudadanosek egindako eskaerei. Bakoitzak bere norabidean, baina hirurek eskatu diote fiskalitatearen inguruko eztabaida mahai gainean jartzeko.

«Akordioak lortzeko borondate argia dugu», azaldu du Jaurlaritzako bozeramaileak, eta gehitu du aurrekontu proiektua «oinarri sendo bat» dela elkarrizketei ekiteko. Lehen bilera sortaren helburua oposizioko alderdiek zer jarrera duten jakitea izango da, eta, hortik aurrera, negoziazioak «modu diskretuan» garatzeko asmoa dute. Zupiriak, baina, negoziazio eremu horretatik kanpo kokatu ditu Jaurlaritzak aurrekontuen barruan sartzen ez dituen gaiak; besteak beste, baita fiskalitatearen inguruko eztabaida ere. Izan ere, Zupiriak azaldu du aurrekontuez, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren eskumenez soilik hitz egin behar dela.

Azpiazuk aurreko urteetan egindako akordioak ere izan ditu hizpide, Jaurlaritzaren elkarrizketarako borondatearen adibide gisa. Azaldu du 2019an Elkarrekin Podemos-IUrekin hartutako konpromisoak bete egin zituela, eta aurten ere ahalegina egin duela iaz EH Bildurekin adostutakoak betetzeko.

EH Bilduko eledun Maddalen Iriartek, baina, balantze «gazi-gozoa» egin du akordio hartaz. Haren ustez, Jaurlaritzak konpromiso ekonomikoak bete ditu, «maila batean behintzat». Konpromiso politikoei dagokienez, baina, kontrakoa egitea leporatu dio: «Ez du inolako ahaleginik egin betetzeko».

Iriartek uste du iaz aipatutako «egiturazko gabeziak» bere horretan daudela oraindik ere; gainera, egoera konplexuago batean. «Neurri paliatiboak hartzeaz gain, egiturazko neurriak hartzea eskatzen du», azaldu du, eta kritikatu Jaurlaritzaren aurrekontu proiektu «kontinuista eta kontserbadoreak» ez duela balio egungo egoerari erantzuteko.

Koalizioaren Eusko Legebiltzarreko koordinatzaile Nerea Kortajarenak gehitu du Azpiazuri bost edo sei ildotan banatutako proposamen sorta bat aurkeztuko diotela: «Zerbitzu publikoen gainbehera, etxebizitzaren prezioa, gazteen emantzipazioa, krisi energetikoa, lehen sektorearen egoera larria, enpresa estrategikoen egoera... Eta, noski horiek denak finantzatu ahal izateko, fiskalitatearen bueltako proposamen bat ere egingo dugu».

Proposamen horiek «arrazoituak, neurtuak eta bideragarriak» izango direla esan du Kortajarenak. Era berean, baina, argudiatu du «aro aldaketa honetan norabide aldaketa eta eraldaketa» ardatz gisa hartutakoak direla.

Sinatutakoa betetzeko

Elkarrekin Podemos-IUko Miren Gorrotxategik azaldu du aurrekontu proiektuak eskainitakoak baino erantzun sakonagoak behar direla. Halere, eta osoko zuzenketa bat aurkeztea baztertu ez duen arren, proiektuaren inguruan «negoziatzeko borondatea» agertu du. Hala, azaldu du «proposamen zehatzak» aurkeztuko dizkiotela Azpiazuri; besteak beste, osasungintzaren, etxebizitzaren eta energiaren alorretan. Baina baita hezkuntza ituna «betetzeko» beharrei erantzuteko ere: «Guk sinatu genuen itunak eskola publikoaren perimetroa zabaltzeko aurreikuspena dakar, baita eremu guztietan eskolaratzeko behar adinako eskaintza publikoa existitzea ere».

Fiskalitatearen inguruan ere «marra gorririk gabe» negoziatzeko prest agertu da Elkarrekin Podemos-IU. «Gobernuak erreforma fiskal bat planteatuko balu, ez litzateke izango aurrekontu negoziazioetako beharrezko puntuetako bat», adierazi du Gorrotxategik. Hark, EH Bilduk egin bezala, txarretsi du arlo horretan orain arte hartutako neurriak «erregresiboak» izan direla.

PP+Cs-eko Luis Gordillok kontrako bidetik jo du fiskalitateren arloan. «Arintze fiskal» bat eskatu dio Azpiazuri. Azaldu duenez, eskuineko koalizioa «borondate onez» bilduko da Ogasun sailburuarekin, baina uste du «urteroko erritua» errepikatuko dela: «Gehiengo osoa dute, eta euren artean negoziatzen dituzte aurrekontuak; gero, oposizioari deitzen diote, denoi egun berean».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...