Albistea entzun

Euskararen transmisioa «bermatzea» helburu jarri du Jaurlaritzak

Euskararen Agenda Estrategikoa aurkeztu du, 2021-2024 aldirako. Besteak beste, gobernuak «ondo betetzat» jo du hizkuntza eskubideen babesa bermatzeko 2017an jarri zuen xedea
Iñigo Urkullu eta Euskararen Aholku Batzordeko kideak, herenegun.
Iñigo Urkullu eta Euskararen Aholku Batzordeko kideak, herenegun. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko azaroak 18

Eusko Jaurlaritzak herenegun aurkeztu zuen Euskararen Agenda Estrategikoa, 2021-2024 aldirako. Jaurlaritzak gobernu programan euskararen alorrean jasotako asmoak zehazteko dokumentua da, eta lau helburu jaso dituzte datozen hiru urteetarako: herritarren artean euskararen ezagutza «handitzen jarraitzea» eta, hor barruan, «helduen ikaskuntza egitasmoa sendotzea»; euskararen erabilera ere handitzen segitzea, hizkuntz eskubideen bermean «aurrera egitea» eta «euskararen lurralde guztietan erakundeen arteko lankidetza sendotzen jarraitzea». Erabilera zabaltzeari dagokionez, Jaurlaritzaren xedea da «euskararen transmisioa bermatzea» eta aisialdian, kirolean, hedabideetan, sektore publikoan, sektore sozioekonomiko publiko zein pribatuan eta ingurune digitalean erabilera handitzea.

2017-2020 aldirako dokumentuaren jarraipena da datozen hiru urteetarako prestatutakoa, eta azken urteetako txostenaren ebaluazio bat ere jasotzen du oraingoak. 2020rako 168 jarduera prestatu zituen gobernuak, eta horien %93,4 bete zituen —2019an %91,9 eta 2018an %88,8—. Zehaztapen bat ere egin dute: ebaluazioa egiteko aintzat hartzen diren adierazle nagusiak inkesta soziolinguistikoaren bidez neurtzen dituzte, baina azken inkesta, seigarrena, 2016an egin zen azkenekoz —aurten litzateke zazpigarrena egitekoa—. Halere, dauzkan adierazleekin, Jaurlaritzak betetzat jo du aurreko legealdirako jarritako helburuetako bat: 25 urtetik beherako lau biztanletik hiru euskal hiztunak izatea: «Helburu nagusi hori ondo bete da, 25 urtetik beherakoen %81,2 baitira euskara gaitasuna dutenak».

Aldiz, ez du bete erakundeetan euskararen erabilera handitzeko xedea, eta argudiatu du COVID-19aren izurriak «lanean eta lan egiteko moduan eragin» duela. Horrez gain, herritarren hizkuntza eskubideen babesa bermatzeko helburu estrategikoa «ondo betetzat» dauka Jaurlaritzak, konponbidea izan duten Elebideko intzidentziak %94,7 izan baitira.

Adierazleak

Bada alde bat 2017-2020 aldirako txostenaren eta datozen hiru urteetarako landutakoaren artean. Aurrekoan, adierazle batzuk zehaztearekin batera, Jaurlaritzak helburu neurgarriak ezarri zituen 2020ra begira. Oraingoan, adierazleak identifikatu ditu berriro ere, eta egungo egoerari zenbakiak jarri, baina datozen hiru urteetarako helbururik finkatu gabe. Asmoa da adierazle horietan «aurrera egiten jarraitzea», eta aldagai horiek kontuan hartzea etorkizunean neurtzeko aitzinatu den edo atzera egin den. Adierazle horien artean daude euskaldun kopurua, euskararen erabilera arloka, transmisioa eta hizkuntzarekiko jarrera.

Bestalde, duela lau urteko egitasmoan, Jaurlaritzak 2020rako bermatu nahi zien herritarrei euskarazko arreta. Atal horretan, gobernuak xede gisa azaldu du «kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea egiten jarraitzea, Kontsumobiderekin lankidetzan».

Agendaren jarraipena egiteko batzorde bat eratuko dute, besteak beste Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Hezkuntza sailburuordeak, HABEko zuzendari nagusiak eta Etxepare institutuaren zuzendariak osatuta.

Diruari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak 550 milioi inguru jarriko ditu datozen hiru urteetan; aurten 130 milioiko aurrekontua izan dute euskalduntze politikek, eta gobernuaren aurreikuspena da datozen urteetan %3 haztea aurrekontu hori. Hizkuntza Politikarako atalak hartzen du diru gehien, 65 milioi, eta hezkuntza sistema euskalduntzera bideratu dira aurten beste 44 milioi.

«Baliabide handienak»

Euskararen Agenda Estrategikoaren aurkezpenaz hitz egin zuen atzo Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Hamaika Telebistak eginiko elkarrizketa batean, nabarmendu zuen «ahalegin handi bat» egin dutela euskaltegiekin, bereziki pribatuekin, «irakasleen lan baldintzak hobetzeko eta helduen ikasketak doakoak izan daitezen».

Gainera, nabarmendu zuen «egoera soziolinguistiko ezberdinak» daudela eta hizkuntzaren garapenak «lotura handia» daukala errealitate soziolinguistikoarekin: «Hori da abiapuntua. Gaur inoiz baino baliabide handiagoak dauzkagu, eta errealitate horietan oinarrituta eman behar diogu bultzada esku artean daukagunari».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Foru Hobekuntzaren 40. urteurrena ospatu zen atzo Senatuan.</b> ©J.C. HIDALGO / EFE

Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du, «batasun konstituzionalaren barnean»

Joxerra Senar

Senatuan egin da Nafarroako estatutuaren urteurreneko ekitaldi nagusia. Hitzeman du «lehenbailehen» egingo dutela ituna trafiko eskumenari buruz

'Antifa: le jeu' jokoaren kutxa. ©La Horde- Libertalia

FNACek joko antifaxista bat zentsuratu du, eskuin muturrak eskatuta

Edu Lartzanguren

Polizia Nazionaleko Komisarioen Sindikatuak eta Le Penen alderdiko hainbat hautetsik sare sozialetan argitaraturiko mezuen ostean, 'Antifa: le jeu' mahai-jokoa erretiratzea erabaki du kateak

EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena aurrekontuei buruzko agerraldi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Oposizio taldeak adina osoko zuzenketa Jaurlaritzaren aurrekontuei

Xabier Martin

Osoko zuzenketez gain, 711 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+C’s-ek, 1.433 milioi eurorenak.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldunduko Ingurumen diputatua eta Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia. ©Gorka Rubio / FOKU

Millanen jarrera «desegokia» izan zen, Asensioren ustez

Berria

Gipuzkoako Kultura diputatuak dimisioa eman du, agintearen aurkako atentatua egitea egotzita

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...