Grande-Marlaska: «Guardia zibil bat ere ez da aterako Nafarroatik»

Espainiako Barne ministroaren esanetan, Nafarroari trafiko eskumenak transferitzea ez da PSOEk eta EAJk lortutako akordioaren ondorio

Fernando Grande-Marlaska, atzo, Madrilen. PACO CAMPOS / EFE.
Igor Susaeta.
2020ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
EAJk eta PSOEk joan den astelehenean adostu zutenaren arabera, trafiko eskumenak Nafarroaren esku geratuko dira aurten. Foruzaingoak kudeatuko ditu, baina Fernando Grande-Marlaskak atzo nabarmendu zuenez, aldaketa gertatuta ere «Guardia zibil bat bera ere ez da aterako Nafarroatik». Espainiako Barne ministroaren esanetan, erabakiak ez du zerikusirik jeltzaleek eta sozialistek Pedro Sanchezen inbestidurarako izenpetutako akordioarekin.

Grande-Marlaskak hitz egin aurretik, Alberto Catalan UPNko senatariak esan zuen «onartezina» dela Sanchezek eta EAJk inbestidurarako akordio bat sinatzea, eta horrek biltzea Nafarroari trafiko eskumenak transferitzea. EAJren «esku hartze bat»iruditzen zaio. «Independentisten esku hartzerik gabeko bi gobernuen arteko negoziazio baten ondorio izan beharko luke».

Bide segurtasunerako txosten baten aurkezpenean parte hartu zuen Grande-Marlaskak, atzo, Madrilen, eta ondoren erantzun zien kazetarien galderei. Gogorarazizuen eskumen hori transferitzea Nafarroako indar politiko guztien eskaera bat dela aspalditik. «Jose Maria Aznar eta Miguel Sanz eskumenak transferitzeaz mintzatu ziren».

Eskumenak eskualdatzeko sei hilabeteko epea ezarri dute PSOEk eta EAJk. Barne ministroak zehaztu zuen hori «gradualki» egingo dutela, «beharrei eta baliabide teknikoei eta ekonomikoei» erreparatuta. Guardia Zibila izan zuen hizpide, eta adierazi zuen guardia zibilak «beharrezkoak»direla «Espainia osoan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.