Albistea entzun

Euskararen egiaztatzea apaldu du Jaurlaritzak Berritzeguneetarako

Zentro horietan lanean hasteko egin beharreko ahozko proba «euskaraz» egiteko irizpidea eman zuen iaz; aurten esan du«ahal bada» egingo dela. Arrazoi «juridikoak» aipatu ditu Hezkuntza Sailak

Irakasle bat ikasgelan, artxiboko irudi batean.
Irakasle bat ikasgelan, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2023ko maiatzak 25

Bi agiri erkatu behar dira aldea ikusteko: lehengo urtekoa, eta aurtengoa. Iazkoa maiatzaren 22koa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Aurtengoa ere harena da, apirilaren 27an egindakoa. Biek helburu bera dute: Berritzegune Nagusian «kolaboratzaile» jarduteko hainbat lanpostu betetzeko deialdia egitea hezkuntza sisteman lanean ari diren profesionalentzat. Iazkoak derrigorrez hautaketa prozesuan euskaraz jardutea eskatzen zuen; aurtengoak, ez. Prestakuntzan eta hezkuntzaren berrikuntzan laguntzeko zentroak dira Berritzeguneak.

Ikusi gehiago: Idurre Eskisabel: «Oldarraldiaren efektuetako bat da neurri kontserbadoreak hartzea»

Bi ebazpenen arabera, langile guztiek bete behar dute administrazioak hezkuntzarako jarritako 2. hizkuntza eskakizuna; hor ez da aldaketarik. Baina propio Berritzegunean lanean hasteko egin behar izaten den ahozko aurkezpenaren gaineko hizkuntza eskarian apaltze bat dago. «Defentsa euskaraz egingo da» jartzen du iazko ebazpenean. Derrigortasun hori kendu egin dute heldu den ikasturtera begira egin dutenean. Zera jarri dute: «Defentsa ahal bada euskaraz egingo da».

Garrantzi handiko proba

Lanpostuak betetzeko eskatzen zaizkien gainerako eskeez harago, ahozko proba hori da hautaketa prozesuan pisu handiena duena. Memoriaren «ahozko defentsak» zortzi puntu eman ditzake. Proba horrek, gainera, aparteko garrantzia du: «Prozesutik kanpo geratuko dira memoriaren defentsari eman dakiokeen puntuazioaren %50 gutxienez lortu ez dutenak». Memoria horri egiten zaizkion eskarien artean dago izaera «berritzailea» izatea. Hezkuntza Sailak azaldu du motibo «juridikoak» daudela aldaketaren atzean. Argudiatu du behin ja hizkuntza eskakizuna ezarrita, ezin dela behartu probak hizkuntza ofizial bakar batean egitera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eider Berridi, Debora Machida,  Ioane Galarza eta Estefania Quilez, Amak Contra el Racismo taldeko kideak, joan den ostiralean, Donostian. ©Jon Urbe / FOKU

Arrazkeria oinarritik eteteko ahalegina

Miren Garate, Gipuzkoako Hitza

Panpina zuri baten eta beltz baten aurrean egindako esperimentu baten bidez, haurrek dituzten aurreiritziak mahai gainean jarri ditu Donostiako Amara Berri ikastetxeko guraso talde batek. Amak Contra el Racismo taldea sortu dute, arrazakeriaren gaia lantzeko.

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik».

Espekulazioaren aurkako elkarretaratzea Senpereko herriko etxe aurrean ©Patxi Beltzaiz

Senperen 1,3 milioi eurotako jabetzaren salmenta hilabete bateko gogoetan

Garazi Aduriz Zuñeda

Saferrak prezioaren estimazio berri bat egingo du datorren asterako. Ekainaren 9an berriz ere denak bilduko dira eztabaidari segida emateko.

Ramon Gonzalo errektorea eta Maria Txibite lehendakaria, gaur, NUPen eginiko ekitaldian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Unibertsitate lege berri bat» galdegin du NUPeko errektore Ramon Gonzalok, kargua hartzeko ekitaldian

Ion Orzaiz

Honakoa bigarren agintaldia izanen du Gonzalok, martxoaren 30eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai bakarra izan ostean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...