Albistea entzun

Pesako gidariek planto egin dute: «Autobusak ez dira seguruak»

Donostia-Bilbo eta Donostia-Gasteiz ibilbideko autobusak gutxieneko zerbitzuekin arituko dira gaur eta astelehenean. Gidariek salatu dute enpresak ez dituela ondo egiten mantentze lanak
Avanza-Pesako langileen elkarretaratzea, atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean.
Avanza-Pesako langileen elkarretaratzea, atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko maiatzak 27 - Donostia

Donostia-Bilbo, Donostia-Bilboko aireportua, Donostia-Gasteiz eta Donostia-Arrasate ibilbideetan dabiltzan autobusetako erabiltzaileek gutxieneko zerbitzuekin moldatu behar izan zuten atzo; eta gaur eta astelehenean ere arazo bera izango dute. Gidariek planto egin dute, eta grebara deitu dute, autobusetan «ez dagoelako bermaturik segurtasuna». Avanza-Pesa multinazionalak dauka ibilbide horien adjudikazioa 2025. urtera arte, eta gidariek salatu dute enpresa horrek ez dituela «behar bezala» egiten bere autobusen mantentze lanak; «beldur» dira beren eta bidaiarien segurtasunarengatik.

«Duela bi urte eta erdi hasi ginen nabaritzen mekanikari eskasia zegoela tailerretan, eta, tarte horretan, autobusen segurtasunak okerrera egin du, ez direlako mantentze lanak behar bezala egiten», azaldu du Ekaitz Telleria LABeko ordezkariak. «Orain, gurpilak ere ez dira garaiz aldatzen. Motor matxura ere ematen digu askotan kontrolean, eta, balazta diskoak hautsita daudela ere, Bilboraino bidaltzen gaituzte».

Avanzaren autobus batek su hartu zuen Arrasaten (Gipuzkoa) maiatzean. Mexikoko multinazionalak Pesa konpainia erosi zuen 2019an, eta, ordutik, haren esku dago Donostia-Bilbo, Donostia-Gasteiz eta Donostia-Arrasate ibilbideen zerbitzua; beraz, milaka erabiltzaile ditu egunero enpresak. Hirurehun langile inguru aritzen dira Avanza-Pesan, eta sindikatuek ziurtatu dute «gehienak» daudela greban.

Bat-bateko azterketa bat

Autobusen segurtasun arazoak direla eta, salaketa asko egin ditu Lan Ikuskaritzan langile batzordeak. «Baina ez digute jaramonik egin, nahiz eta argazkiak eta bideoak eman dizkiegun», dio LABeko kideak. Herenegun, Donostiako geltokian azaldu ziren ikuskariak, ibilgailuak arinki aztertzeko. «Hauteskundeak datozen honetan, kolpetik azaldu dira».

ELAk (lau ordezkari), CCOOk (hiru), LABek (bat) eta Aurrera-k (bat) osatzen dute langile batzordea. ELAko ordezkari Aitor Iturainek ziurtatu du autobusak «gero eta okerrago» daudela. «Hasieran akats arinak zirenak larrituz joan dira, mantentze lana ez delako ondo egiten. Istripu arrisku txikia duten kontuak arrisku handikoak bihurtu dira dinamika horrengatik». Bidaiariak ere kexu direla azaldu du: «Ez bada egoera hori konpontzen, baliteke istripu larriren bat gertatzea edozein momentutan, eta ez enpresak eta ez aldundiak ez dute konponbiderik eman».

Aurreko hilean, langileen ordezkariek bilera bat izan zuten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta autobusen egoeren inguruko agiriak igorri zituen batzordeak. Azken orduetan, ezusteko azterketa tekniko bat egin die Donostiako geltokian Pesako zenbait autobusi. «Hau oso larria da, eta serio hartzeko eskatzen diegu», ohartarazi du ELAko ordezkariak: «Ezer gertatu aurretik konponbideak nahi ditugu, gero erantzuleak egongo dira eta».

Gutxieneko zerbitzuak %30ean finkatu dituzte, eta, erabiltzaileak zenbait eragozpen izaten ari diren arren, grebaren abisua lehendik emana zuten, eta gehienak moldatzen ari dira. ELAk salatu du enpresak %40 inguruan bete dituela Donostia-Bilboko zerbitzuak, «beste ibilbide batzuetatik autobusak kenduta eta zerbitzu horretara eramanez». Sindikatu horrek salatu du, halaber, Pesako langileek Arrasaten egindako elkarretaratzean «ertzain asko» egon direla. «Baina gero errepidean ez dituzte gure autobusak geratzen, ikusteko nola dauden balaztak eta gurpilak».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?

Lausotasunak ilundutako asmoak

Jone Bastida Alzuru

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz? Galdera horri erantzuten saiatu dira Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza.

Donostiako manifestazioaren burua. ©Gorka Rubio / FOKU

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harrok deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen bGaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen

Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak

Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak

Berria

Goizaldean hasi dute operazioa Baionako Santa Ursula kaleko eraikin okupatuan, eta orain materiala ateratzen ari da Frantziako Polizia. Proiektuaren bultzatzaileek elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako.

Jaizkibelen bilaketa lanetan aritu den taldea. ©@112_SOSDeiak

Hilik topatu dute Jaizkibelen desagertutako 65 urteko gizonezkoa

Berria

Sendiak asteartetik ez zuen haren berririk, eta ordutik aritu dira bila.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...