Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Hego Euskal Herria

Irun-Brinkola trenbidearen transferentzia eskatu du EAJk

Agirretxeak uste du PSOEk «jarrera pasiboa» duela eskumenen arloan. Madrilen «talde indartsua» izateari beharrezko deritzo Legardak
Joseba Agirretxea EAJko diputatugaia, hainbat hautagai eta alderdikiderekin, atzo, Beasaingo tren estazioan.
Joseba Agirretxea EAJko diputatugaia, hainbat hautagai eta alderdikiderekin, atzo, Beasaingo tren estazioan. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2019ko apirilak 25

Asteotan, bi gobernuak negoziazioetan ari dira 1979ko estatutuaren arabera Eusko Jaurlaritzari dagozkion baina oraindik Espainiako Gobernuaren kudeaketaren pean dauden eskumenak eskualdatzeko. Horien artean daude aldiriko trenak. Espainiako Gobernuak eskumen horiek transferitzeko prestatutako egutegian, lehen blokean daude aldiriko trenak, eta lehen bloke osoak martxorako behar zuen eskualdatuta. Testuinguru horretan, Joseba Agirretxea EAJko Gipuzkoako diputatugaiak Espainiako Gobernuari atzo eskatu zion emateko Brinkola eta Irun (Gipuzkoa) arteko trenbidearen eskumena.

EAJko hautagaiek ekitaldi politiko bat egin zuten atzo Beasainen, eta, bertan, Espainiako Gobernuak eskumenen transferentzian duen «jarrera pasiboa eta tamalgarria» salatu zuen Agirretxeak: «Euskal Autonomia Erkidegoaren barrutik igarotzen diren aldiriko trenen eskuduntzaren transferentzia behingoz gauzatzea behar-beharrezkoa da, gure garraio sisteman integratu eta zerbitzu osoago eta hobe bat eskaini dezagun».

Amaitutako legealdian ere diputatu izan da Agirretxea, eta jeltzaleek Espainiako Gorteetan egiten duten lana goretsi zuen: «EAJ ez bada, beste inor ez da mugitzen Madrilen». Zehazki, azpimarratu zuen EAJ «oso garrantzitsua» izan dela «azpiegituren sustapenean», eta argudiatu zuen azpiegitura horiek «beharrezkoak» direla «garapen jasangarrirako, zuzen-zuzenean eragiten dutelako hazkunde ekonomikoan, enpresen lehiakortasunean, hiritar guztien bizi kalitatean eta lurraldearen egituraketan».

Jeltzaleek Espainiako Kongresuan eginiko lanaren adibide gisa aipatu zuen Beasain eta Ordizia arteko trenbidea hirigunetik ateratzeko proiektua. Horrela, «erabilera urbanistikoa berreskuratu» nahi dute eremu horretan, Agirretxearen esanetan. Era berean, kritiko azaldu zen Madrilekin, uste baitu Espainiako Gobernuak «eskumenen transferentzia aukera guztiei ateak itxi» nahi dizkiela aldiriko lineak interes orokorrekoak izendatuta.

Autogobernuaren defentsa

EAJk Espainiako Kongresuan talde sendo bat izatearen garrantzia nabarmendu zuen Mikel Legarda EAJko Arabako zerrendaburuak ere. Izan ere, «euskal talde indartsu batek baino ezin du bermatu autogobernuaren defentsa Madrilen», Legardaren esanetan; «batez ere orain, Euskadin eragina izatea nahi duten birzentralizaziorako tentazioak eta ikuspegiak sortu direlako».

Eusko Legebiltzarraren atarian eginiko ekitaldi batean hitz egin zuen Legardak, Gasteizen. Harekin batera izan zen Almudena Otaola, jeltzaleen Arabako zerrendaburua Espainiako Senaturako. Legardak ere balioa eman zion EAJk joan den legealdian euskal autogobernuaren alde eginiko lanari: «Inork ez dezala pentsatu erraza izan denik. Oztopo asko gainditu behar izan ditugu». Traba horiek xehe-xehe aipatu zituen: «Murrizketak, birzentralizazioa, Gernikako Estatutua ez betetzea, krisi ekonomikoak eta inpartziala eta independentea ez den epaile bat: Auzitegi Konstituzionala».

Kanpainan ere euskal erakundeen eskumenen aurkako mehatxuak sumatu ditu Legardak, eta egoera «hodei beltzekin» alderatu zuen, adibide gisa jarrita Pablo Casado PPko presidentegaiak eginiko proposamen ugari: esaterako, Ertzaintza Espainiako Segurtasun Indarren «subordinaziora» jartzeko eta euskararen ofizialtasuna «berrikusteko» asmoak.

Casado ez da izan euskal autogobernuaren zenbait elementu auzitan jarri dituen hautagai bakarra, kanpainan zehar kupoa izan baita Albert Rivera Ciudadanoseko presidentegaiaren jomugetako bat. Legardak «erasotzat» du haren jarrera, eta ukatu egin zuen kontzertuaren eredua «pribilegio bat» dela.

Horregatik, datorren legealdian «asko dago jokoan», Legardaren iritziz: «Arriskuan daude eskubide historikoak eta kontzertu ekonomikoa, eskuin zentralistaz eta autoritarioaz gain orain PSOE ere Ciudadanosengana gerturatzen ari baita». Hori ikusita, Otaolak azaldu zuen EAJ dela «euskal autogobernuaren eta Euskadiren barne konstituzioa den estatutuaren defendatzailerik onena». Erantsi zuen arau hori «garapen ekonomiko, sozial eta politikorako tresna» dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Egiari Zor Fundazioak Mikel Zabalzaren kasuaren hasira egindako prentsaurrekoa, gaur goizean, Iruñeko Katakraken. ©Iñigo Uriz, FOKU

Idoia Zabalza: «Egiaren jabe gara»

Uxue Rey Gorraiz

Mikel Zabalza zenaren familiak, Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak torturak ikertzeko eta biktimei aitortza egiteko eskatu dute agerraldi bateratu batean. Manifestazio batera deitu dute martxoaren 6rako, Iruñean. 'Tortura ikertu, egindako guztia aitortu' izanen da leloa.

Miren Gorrotxategi (EP-IU) eta Laura Perez (EAJ), Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Eusko Legebiltzarrak eskatu du espetxe eskumenaren akordioa parlamentura bidaltzeko

Jon O. Urain

EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk erdibideko zuzenketa bat adostu dute Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, eta EH Bilduk ere babestu du.

Pedro Gomez Nietoren Twitterreko profila. ©Berria

Gomez Nieto, Hondurasko egunkari batean kolaboratzaile

Nagore Arin

'Naiz' hedabidearen arabera, Gomez Nieto Hondurasen dago orain, eta hango egunkari batean kolaboratzen du.

Martxoaren 3 elkarteak gaur Gasteizen egindako agerraldia. ©Martxoaren 3 elkartea

M-3: «Ez dugu justiziarik lortu, baina ez dugu ahaztu»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Martxoaren 3aren bueltarako hamaika ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen, 1976an hildako bortz langileak oroitu eta gertakariak salatzeko. Espainiako «zigorgabetasuna» gaitzetsi dute, eta deitoratu dute biktima guziek ez dutela «tratu bera» jasotzen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.