Albistea entzun

Koronabirusa

Bigarren dosia AstraZenecarena hartzeko aukera emango dute

Espainiako Gobernuak dio baimen informatu bat eman beharko dela horretarako, eta Bioetika Batzordeak oniritzia eman beharko diola prozesuari

Langile bat, Pfizer markako txertoak ontziratzen.
Langile bat, Pfizer markako txertoak ontziratzen. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Juanma Gallego -

2021eko maiatzak 20

AstraZeneca txertoari loturik sortu diren gertaera tronbotiko arraroek soka luzea ekarri dute. EMA Sendagaien Europako Agentziak jarraibide osoa emateko aukera babesten du oraindik, txerto horren onurak arriskuak baino askoz handiagoak direlakoan. Baina hainbat gobernu zuhur azaldu dira AstraZenecarekin jarraitzeari dagokionez, eta txertaketa horiek bertan behera utzi dituzte. Hori horrela, Espainiako Gobernua autonomia erkidegoetako ordezkariekin bildu zen atzo, eta hiru mezu nagusi zabaldu zituen.

 

Batetik, bere lehentasuna dela txertoaren lehen dosia AstraZenecarena jarri dutenei Pfizerrena ematea bigarrena; bestetik, bigarren dosirako Pfizer jarri nahi ez dutenei aukera emango diela AstraZenecarena jartzeko, eta horretarako baimen informatu bat eman beharko dutela. Azkenik, erantsi zuen Bioetika Batzordeak oniritzia eman beharko diola prozesuari.

Osasun Ministerioak herenegun babestu zuen AstraZenecaren lehen dosia jarri zaienei, 60 urtetik beherakoak badira, Pfizerren dosia jartzea bigarren txandan, bi estrategiatan oinarritutako txertoak nahastuta. Argudioa babesteko, Madrilgo Karlos III.a Institutuak egindako entsegu kliniko baten emaitzak baliatu dituzte. Horietan, bi dosi horien nahastea segurutzat eta eraginkortzat jo dute. Emaitzak, baina, 678 laguni egindako entsegu bati dagozkio, eta jarraibide osoa hartu eta bi astera baino ez da luzatu jarraipena, oraingoz.

Jaurlaritza, zuhur

Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera, AstraZeneca hartu dutenei orain Pfizer jartzeak txertaketa kanpainaren atzeratzea ekar dezake. Madrilek proposatutako bidea jorratuz gero, berez Pfizer etxeko txertoa aurrenekoz hartu behar duten herritarren txertaketa «bi astez» atzeratzea ekarriko lukeela adierazi zuen atzo Sagarduik, Ministerioaren eta erkidegoaren arteko bilera baino lehen. Sagarduiren esanetan, Jaurlaritzarentzat ez da argi geratu Karlos III.a Institutuak argitaratutako txostena «loteslea» ote den.

Espainiako Gobernuarentzat txertaketa estrategian aholkulari dabilen Federico Montalvo adituaren arabera, «segurtasuna» lehenetsi nahi izan dute. Argudiatu du txertaketa pautan Pfizerren txertoa sartuta «ia-ia odolbildurik ez gertatzea»bermatuko dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Adineko egoitza bat ©Gorka Rubio/ Foku

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zahar etxeetako neurri batzuk arindu dituzte

Edurne Begiristain

Positibo ematen duten egoiliarren bakartze aldia zazpi egunera murriztu dute, eta txertatutako kontaktu estuak eguneko zentroetara joan ahalko dira.

Korrikaren lekukoak badu nondik nora ibili

Korrikaren lekukoak badu nondik nora ibili

Julen Aperribai

Korrikaren ibilbidearen berri eman dute: Mendebaldean hasiko da, eta Gasteiz izango da igaroko duen lehen hiriburua. 2.180 kilometro eginda, Donostiara iritsiko da lasterketa. Ikusi egunez eguneko ibilbidea eta ordutegia albiste barruan.

Autodiagnostikorako gune bat Gurutzetako ospitalean ©Aritz Loiola/ Foku

Egun bakarrean 122 pertsona ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian

Edurne Begiristain

Guztira, 1.110 gaixo daude ospitaleratuta gaitzarekin, horietako 155 ZIUetan. Nafarroan, gutxienez 6.000 lagun berrinfektatu dira izurri hasieratik.

Sara Pinaren hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten Tuteran. ©Iñigo Uriz/ Foku

Urtarrilaren 25ean estraditatuko dute Sara Pinaren gizona

Unai Etxenausia

Gizonak hurrengo egunean deklaratu beharko du epailearen aurrean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.