Baimenik ez irteerarako

Etxerat-ek dio Madril trabak jartzen ari dela gradu progresioan eta irteera egunak ematean
Etxerat elkarteko kideak eta abokatuak, atzo, Donostian.
Etxerat elkarteko kideak eta abokatuak, atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2019ko ekainak 14

EPPK-ko kideen bi heren ari dira Espainiako Estatuan ibilbide juridikoa egiten «kaleratze» prozesurako, baina Madrilek «oztopoak» jartzen dizkiela salatu du Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen elkarteak. Bi dira eragozpen nagusietakoak: batetik, bigarren graduan dauden presoei ukatu egiten dizkiete egun batzuetarako irteera baimenak; bestetik, EPPK-ko kideen %80 lehen graduan dituzte, eta, hala, eragotzi egiten diete legedia jarraitzea. Etxerat-ek eta EPPK-koen abokatuek salatu dute Madrilek «salbuespen neurriak» ezartzen segitzen duela, eta eskatu diote «indarrean dagoen legedi arrunta» erabiltzeko.

Barne eztabaida baten ostean, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak duela bi urteko uztailean iragarri zuen hala nahi zuten kideek ibilbide juridikoa hasiko zutela, eta Onintza Ostolaza eta Iñaki Zugadi abokatuek jakinarazi dute 2017ko udazkenetik hona Espainiako Estatuan kolektiboko %66k (142 presok) ekin diotela bide horri: gradu egoerari helegiteak aurkezten, espetxeko lanak hartzen edota baimenak eskatzen, betiere norberaren «askatasuna» lortzeari begira. Iazko ekainera arte Espainiako Gobernuan PP zegoen, eta harekin ez zen aurrerapausorik eman. Azkeneko urtean, PSOEren gobernuarekin, batzuk bai: 30na inguru hurbilketa eta bigarren gradu, irteera baimen batzuk... Ostolazaren iritziz, urriak izan dira pausoak: «PSOEren gobernuak duela urtebete asmo onen berri eman, eta salbuespenezko espetxe politika eta urrunketa amaituko zituela esan zuen arren, urratsak oso eskasak izan dira».

Kolektiboko beste heren bat «arrazoi» batzuengatik ez da sartu bide juridikoan, abokatuen esanetan: oso urruneko kartzeletan daudenez —erdiak, Euskal Herritik 600-1.100 kilometrora— eta tratamendu batzordeen jarrera «erasokorra» denez, abokatuen eta preso haien arteko harremana «zaildu» egiten da.

Egun, EPPK-ko 43 kide daude bigarren graduan Espainiako Estatuan, baina haietako denak ez dauzkate Euskal Herritik gertu. Gradu horretan diren presoen artetik, iaz lauk jaso zuten irteeretarako baimenik, baina egun kartzelan daudenen artetik bakarrak lortu du: Gorka Frailek, berriki, bere espetxeak emanda. Besteak ere ari dira eskatzen, baina ezezkoa da erantzuna, Ostolazak esan duenez. «Tratamendu batzordeek, Espetxe Zaintzak eta Auzitegi Nazionaleko 1. atalak irteera baimenak ukatu dituzte. Bereziki salatu nahi dugun kontua da: legezko baldintza guztiak beteta izan arren —kondenaren laurdena beteta izatea eta bigarren graduan egotea—, sistematikoki ukatzen ari dira baimenak». Sebas Etxaniz 75 urte dituen euskal presoari hamabi aldiz eman diote ezezkoa.

Hirugarren gradura pasatzeko, eta ondoren han baldintzapeko askatasuna eskatu ahal izateko, aurrez irteera baimenak lortuta izatea exijitzen du Madrilek, eta, beraz, presoen abokatuek egoera hori ere amaitzeko eskatu dute.

Aurreneko gradutik bigarrengora pasatzeko ere «eragozpenak» jartzen ari da estatua, Zugadi abokatuaren hitzetan. «Kolektiboko preso denek betetzen dituzte baldintzak lehen gradutik bigarrengora pasatzeko».

Oztoporik ez jartzeko deia

Etxerat-eko ordezkarien iritziz, EPPK-ko kideen apustua garrantzitsua izaten ari da, eta Espainiari jarrera aldatzeko galdegin dio Urtzi Errazkin elkarteko bozeramaileak: «Onartezina da oraindik indarrean egotea salbuespeneko espetxe politika, sakabanaketa eta urruntzea. Gobernuari eskatzen diogu presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko».

Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileari eskatu diote «politika antiterroristatik at» utzi dela kartzela politika, eta heltzeko, «ausardiaz», euskal presoei eskubideei.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©LUKAS COCH / EFE

COVID-19aren kutsatzeak arakatzeko aplikazioen eraginkortasuna, kolokan

Munia El Marhoum Iruretagoiena

«Normaltasun berrira» heldu bidean, koronabirusaren zabaltzea geldiarazteko tresna gisa aurkeztu dituzte zenbait 'app'. Herrialde askotan ez dira lortu hasiera batean aurreikusitako emaitzak

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna