Albistea entzun

Pentsatu egiten du itzultzaile automatikoak

Jaurlaritzak itzultzaile neuronal bat sareratu du: testuingurua aintzat hartuta egiten ditu itzulpenak, eta emaitza hobeak lortzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz itzultzeko gai da
Goian, itzultzaile neuronalak itzulitako BERRIAko bi testu, eta Eferen teletipo bat; behean, itzultzaile gramatikala.
Goian, itzultzaile neuronalak itzulitako BERRIAko bi testu, eta Eferen teletipo bat; behean, itzultzaile gramatikala. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Garikoitz Goikoetxea -

2019ko urriak 17 - Donostia

Duela zazpi urte, 2012an, euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenak egiteko tresna automatiko bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak: gramatika eta lexiko konputazionala zituen oinarri. Batik bat testu laburretarako itzultzailea zen, eta erabilera mugatukoa, ulergarritasunari eta zuzentasunari dagokionez. Esparru horretan beste urrats bat egin du gobernuak orain: itzultzaile automatiko berria jarri du sarean, adimen artifiziala erabiltzen duena, eta itzulpenetan testuingurua aintzat hartzen duena. Saltoa nabari da itzultzaile batetik bestera: emaitza nabarmen hobea dakar gailu berriak, esaldi zuzenak eta ulergarriak sortzen baititu. Hala ere, ohar argia egin du Jaurlaritzak: ez du itzultzaileen zeregina ordezkatuko; laguntza gisa erabiltzeko gailua da; akatsak egin ditzake, eta beti berrikusi behar dira emaitzak.

Hizkuntza teknologien arloan urrats handiak egin dituzte urteotan. Izatez, adimen artifiziala oinarri duten proiektu gehienak hizkuntzen arloan ari dira aplikatzen, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko sailburuak nabarmendu duenez. Euskara-gaztelania itzultzaile automatiko berria ere oinarri horrekin taxutu dute. Erkorekak azaldu duenez, orain lau urte laborategi bat jarri zuen martxan gobernuak, proiektu berriak sortzeko, eta haren emaitza da itzultzailea.

Sare neuronal artifizialen bitartez funtzionatzen du gailuak: giza garuna imitatuz, gailuak ikasi egiten du itzulpenak nola egin, jatorrizko hizkuntzako esaldiak nola azaldu. Naturaltasunean urrats handia dakar horrek: gramatikan eta estatistikan oinarritutako itzultzaile automatikoek baino emaitza hobea. Itzulpen prozesua zenbaki bektoreen eragiketa aritmetikoekin egiten dute.

Jaurlaritzarena ez da euskarazko lehen itzultzaile neuronala: Elhuyarrek eta Mondragon Linguak iaz aurkeztu zuten Modela tresna. Sarean dago eskuragarri hura ere, baina muga bat du: hilean 2.000 hitz; hortik aurrera, pagatu egin behar da. Jaurlaritzaren itzultzailea doakoa da erabat —aldi bakoitzeko 4.000 karaktere sar daitezke, baina nahi adina aldi dauzka—.

Ez da itzultzaileen ordezkoa

Itzulpen memoriak daude gailuaren oinarrian. Horretarako, Jaurlaritzak berak urteetan egindako itzulpenak erabili dituzte: HAEE Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak hogei urtean sortutako itzulpen memoriak. Denera hamar milioi segmentu dituen datu basea dago oinarrian: datu base «berrikusia eta eguneratua». Kalitatea bermatuko dute horrela.

«Jauzi kualitatibo handia» da itzultzaile berria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu duenez. Ohartarazi du, halere, «laguntzeko tresna bat» dela, ez besterik gabe itzulpenak egiteko: «Helburua ez da, inola ere, itzultzaileak ordezkatzea, baizik punta-puntako laguntza eskaintzea bi hizkuntzetan aritzen direnei».

Oraingoz, probako bertsioa sareratu dute, eta garatzeko prozesua martxan dago: eskuko telefonoetarako aplikazioa prest izango dute urtea amaitzerako, eta aurreratu dute posible izango dela ahotsaren bidez itzulpenak eskatzea. Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara egiten ditu itzulpenak. Bi norabideetan egin dute jauzi handia, baina aldea badago: gaztelaniara hobeto itzultzen du. Euskararen sintaxiaren ondorio da, adituen esanetan.

Itzultzaile automatikoa helbide honetan dago: Euskadi.eus/itzultzailea

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Greban dauden errepideetako langileak gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusien atarian. / ©BERRIA

EAJ eta PSE-EEk ELAri esan diote Aritzetako isurketen auzia epaitegietan argitu behar dela

Jone Arruabarrena

Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du ELAk, eta Eusko Abertzaleak eta Eusko Sozialistak taldeek «akusazio larriak» egitea egotzi diote.

Hezkuntza Legearen aurkako manifestazioa, atzo, Bilbon ©Marisol Ramirez / FOKU

Jaurlaritzak esan du irakasleen %33,1ek bat egin dutela hezkuntzako grebarekin

Irati Urdalleta Lete

Atzo greba egin zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Haien arabera, parte hartzea %60koa izan zen.

Diagnostikatu gabeko GIB kasuen inguruan ohartarazi dute ECDCk eta OMEk

Diagnostikatu gabeko GIB kasuen inguruan ohartarazi dute ECDCk eta OMEk

Arantxa Iraola

Pandemia aurreko datuen aldean «ugaritze» bat ikusi dutela esan dute, eta testak egiteko bideak erraztu behar direla; eritasunaren nazioarteko egunaren harira mintzatu dira, gaur baita

Zenbait aplikazio eta streaming plataforma, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Euskara, pantailetan lauso

Irati Urdalleta Lete

Euskara bazterrean dago pantailetan ere: esaterako, Pantailak Euskaraz taldeak emandako datuen arabera, streaming plataformetako 26.000 edukitatik %0,1 ere ez daude hizkuntza horretan. Eskatu du legez arautzeko euskarak pantailetan izan behar duen presentzia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.