Albistea entzun

Nerabeen suizidioa prebenitzeko gida bat landu dute

Ikasleen «ongizate emozionala» sustatzeko baliabideak bildu dituzte. «Gabezia» bati erantzun nahi diote.
Vanesa Vadillo (Asafes), Arantxa Ibañez de Opakua (Vital Fundazioa) eta Cristina Blanco (Aidatu), agerraldian.
Vanesa Vadillo (Asafes), Arantxa Ibañez de Opakua (Vital Fundazioa) eta Cristina Blanco (Aidatu), agerraldian. R.B. / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko otsailak 17 - Gasteiz

OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 10 eta 19 urte bitarteko zazpi pertsonatik batek buruko nahasmendu bat du. COVID-19aren pandemiak, gainera, are gehiago larriagotu du egoera: «ondoez emozionala» kudeatzeko zailtasunak eta «autokontrolaren galera» nabarmen ugaritu dira nerabeen arteAn. Are, pandemiak eragindako buruko gaitzak dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unitate psikiatrikoetako ospitaleratzeen bigarren kausa. Errealitate horri erantzuna emate aldera, nerabeen osasun mentala eta suizidioa prebenitzeko gida bat ondu dute Asafes Buruko Gaitza Dutenen eta Senideen Arabako Elkarteak, Vital Fundazioak eta Aidatu Euskal Suizidiologia Elkarteak.

Agerraldian azaldu dutenez, 2021-2022ko ikasturteaz geroztik eta, bereziki, pandemiaren eraginez, ideia suizidak adierazten dituzten ikasleak eta jokabide autolitikoak dituztenak ugaritu egin dira, eta ikastetxe askok laguntza, aholkularitza eta prestakuntza eskatu dituzte. Arazo horri erantzuteko, Asafesek, Aidatuk eta Vital Fundazioak proiektu pilotu bat jarri zuten martxan iaz Arabako hiru ikastetxetan, bertako irakasleei osasun mentala ikasgelan sustatzeko tresnak eskaintzeko. Egitasmo hartan erabilitako materialarekin, gida osatuago bat landu dute.

Ikusi gehiago: «Suizidioaz hitz egitea, askotan, arrisku egoerak detektatzeko modu bat da»

Vanesa Vadillo Asafes elkarteko psikologo eta arduradunak argitu du gidaliburuak «suizidio ideia potentzialen hastapenetan» eragiteko helburua duela, eta modu praktikoan lantzen dituela emozioen kudeaketarekin lotutako babes faktoreak hezkuntza esparruan. «Ez da krisi egoeratan jarduteko gida bat, arrisku egoerak identifikatzen saiatzeko gidaliburua baizik», zehaztu du. Gida horretan, irakasleek eta hezitzaileek ikasleen «ongizate emozionala» sustatzeko baliabideak aurkituko dituzte, eta, horren arabera, dagokion protokoloa edo estrategia aktibatu beharko dute.

Ikasleen osasun mentala sustatzeko, lan tresnen sorta bat bildu dute gidan. Besteak beste, argibideak eman dituzte osasun mentalaren kontzeptuaz, gaixotasun mentalaz, suizidioari buruzko «mitoez», jokabide suizidaren arrisku faktoreez eta alerta seinaleez. Era berean, identifikatu egin dituzte larritasun eta arrisku mailak, eta osasun mentala eta ongizate emozionala sustatzeko jarduerak eta baliabideak irakasleen eskura jarri dituzte.

Suizidioak ez dira ugaritu

«OMEk urte luzez azpimarratu du suizidioaren prebentziorako planak sortu behar direla, eta ez dutela izan behar buruko osasunaren planen menpeko». Ideia horretan jarri du arreta Cristina Blanco Aidatu elkarteko presidenteak. Prebentzioan «ongi prestatutako» profesionalak behar direla argi du Blancok, baina kezka agertu du Hego Euskal Herrian «oso lan urria» egiten delako eremu horretan. Azaldu du buruko osasuneko profesional asko ari direla abisu ematen adingabeen artean ikusten diren arazoen ugaritzeaz —batez ere autolesioak eta suizidio ideiak aipatzen dituzte—, eta hor zer gertatzen ari den «ongi aztertu» behar dela.

Hala ere, argi utzi du ez dela igoerarik egon adingabeen suizidioetan, eta «alarmismoz» egindako goiburuak baztertzearen alde egin du. «Gazte eta nerabeen osasun mentalak okerrera egin du, baina ez daude suizidio gehiago». Esku hartzea buru osasunean egin behar dela azpimarratu du, eta, bereziki, prebentzioan. Hain justu ere, hezkuntza esparruan dagoen «gabezia» hori betetzeko ondu dute gida, Blancoren esanetan.

Aidatu elkarteko arduradunaren iritziz, eskola «leku aproposa» da gaitasun emozionalak sustatzeko eta suizidioa prebenitzeko. Haren ustez, ikasgelan haurren eta nerabeen ongizate emozionala erraztuz gero, lortuko da suizidioaren aurkako «faktore babesle batzuk» indartzea eta beste hainbat arrisku faktore gutxitzea. «Ikastetxeetan jokabide suizida prebenitzeak funtsezkoa izan behar du hezkuntza plan guztietan, kide guztien buru osasunaren babesa eta zaintza bermatuta».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurka, sanferminak hasi aurreko manifestazioa, Iruñean, artxiboko irudi batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Bortxaren harea mugikorretan

Jone Arruabarrena

Gasteizko azken hilketa matxistaren harira, eztabaida piztu da babes neurrien eta biktimen gaineko arriskua neurtzearen garrantziaren inguruan. Egungo protokoloak «hutsuneak» dituela diote adituek
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Andre askok ezin dute harreman hori moztu»

J. Arruabarrena

Mendekotasun emozionala sortzea da indarkeriazko harremanen ezaugarrietako bat. Norma Vazquezek azpimarratu duenez, garrantzitsua da hori kontuan hartu eta emakumea errudun ez bihurtzea.
 ©GORKA RUBIO / FOKU
Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkoreka, Tourrarekin lotutako plana azaltzen. ©IREKIA

Erkorekak esan du Ertzaintzako lan gatazkak ez duela Tourra baldintzatuko

Iosu Alberdi

Uztailaren 1etik 3rako «segurtasun publikoaren gida plana» aurkeztu du Segurtasun sailburuak: 1.700 ertzainek parte hartuko dute egunero. Ertzainak Borrokan plataformak, berriz, Urkulluri leporatu dio gatazkari konponbide bat bilatzeko aukera galtzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...