Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Eskoletako jangelak. Elikadura. Nerea Segura. Nutrizionista

«Jaki frijitu gehiegi jaten dute etxean; beraz, eskolan ez dira komeni»

Segurak esan du eskoletako menuak «asko» hobetu behar direla. Hona bere proposamena: fruta, barazki eta lekale gehiago, eta prozesatutako janari gutxiago. Uste du eskolan bertan kozinatzeak lagunduko lukeela.
ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ibai Maruri Bilbao -

2019ko maiatzak 19

Eskolako jantokian astean jan beharreko kalorien %20 baino ez dituzte jasotzen ikasleek. Hau da, handik kanpo egiten dituzte otordu gehienak. «Baina bazkari hori inportantea da. Hezkuntza lekuan gaude, eta eredu ona eman behar zaie, garrantzirik kendu gabe etxean egiten denari», ohartarazi du Nerea Segura (Donostia, 1985) nutrizionistak.

Gero eta gehiago dira gosaldu gabe eskolara doazen umeak, eta horientzat eguneko lehen otordua eskolako bazkaria da.

Hor dago koxka. Batzuetan, eskolan egindakoari botatzen diogu errua, eta ez diogu begiratzen etxean egindakoari. Gosaltzea hain garrantzitsua al da? Nire ustez, garrantzia du, baina segun zer gosalduko duen, hobe ez gosaltzea. Azukre hutsa edo kaloria hutsak emango badizkiogu, hori ez da ume bat elikatzea. Azkenean, gosea kentzea baino ez da. Inportantea da elikagaiak ematea, jaten duen hori zerbaiterako baliagarri izatea. Ez da hainbeste zenbat eta zein momentutan jaten duen, baizik zer jaten duen: jana den edo litxarreriak diren.

Eskoletan egiten diren bazkari horiek nolakoak dira?

Segurtasun aldetik, seguruak dira. Umeen artean alergiko asko daude gaur egun. Ohitura diferenteak ekartzen dituzte etxetik, erlijioagatik edo bizitza modu diferenteak dituztelako. Alde horretatik, bermatu beharrekoa bermatuta dago. Kontua da nutrizioaren aldetik nolakoak diren. Eta ikuspegi horretatik asko hobetu daitezke. Asko aldarrikatzen da produktuen jatorria, freskoak diren eta nola dauden prozesatuta. Enpresa handiak dira, eta iristen den produktua ez da oso ona izaten itxura aldetik. Eta hori gaur egun oso garrantzitsua da belaunaldi berrientzat, Instagrameko belaunaldiak direlako.

Zer hobetu behar da?

Duela gutxi OMEk adierazi zuen tabakoak baino kalte handiagoa egiten duela elikadura txarrak. Sarri esaten da dietiston mezuak beti direla ezkorrak: koipe kalitatea hobetu edo kendu, gatza kendu, azukrea saihestu... Baina ez dugula positiborik ematen: fruta eta barazki gehiago jan behar dela, lekale gehiago... Fruta aldetik hobeto gaude, baina gehiago jan behar dute haurrek. Barazkiak, aldiz, oso gutxi jaten dituzte, eta aniztasuna falta da. Proteinetan, asko sustatzen da haragia eta arraina, eta arraina ere nahiko ondo jaten dute. Baina lekaleak oso gutxi ematen dizkiete, gehiago sustatu beharko lirateke. Dietisten artean ez dago adostasun erabatekorik, baina, nire ustez, prozesatuak asko gutxitu beharko lirateke. Jaki frijitu gehiegi jaten dute etxean; beraz, eskolan ez dira komeni. Askotan haragiaren ordez san jakoboa edo kroketak ematen dizkiete. Etxean jaten badituzte, beharrezkoak dira eskolan? Nahiz eta kroketak egiteko arrain freskoa erosi, irin ona erabili, eskolako sukaldean prestatu... jaki frijituak dira. Asko aldarrikatzen da sasoikoa jan behar dela, eta zero kilometroko jakiak, baina patata frijituak jaki frijituak izango dira, hemengoak izan edo atzerrikoak. Esnekien kasuan ere tranpa egiten da: poltsa horretan sartzen dira askotan jogurt zaporedunak, azukre pila bat dutenak; flanak, natillak eta izozkiak ere ez dira esnekiak, noizbehinka jateko produktuak dira. Zuntza ere garrantzitsua da: gutxiegi jaten dute, eta ogiarekin bermatu daiteke, baina zuria izaten da eta gatz asko duena.

Gehienek catering enpresek prestatutakoa jaten dute. Eskolan kozinatuko balitz, zertan aldatuko litzateke elikadura?

Bazkaltzera etorriko zaizkizunak ezagutzen lagunduko luke. Janari kantitate gutxiago kozinatzen denez, kozinatzeko era diferentea da. Horri esker, itxura eta zapore aldetik hobeak izaten dira. Azkenean, ez da gauza bera ehun bazkari egitea edo 8.000. Gainera, zentraletik bidali behar da eskolara: tenperatura konkretu bat bermatu behar da, orduak pasatzen dira tenperatura horretan, eta zenbait produktu egosi egiten dira; adibidez, hori gertatzen da haragi zerrekin. Sukaldea bertan baduzu, eta zerrak unean bertan egiten badituzu, tenperatura onean ateratzen dira, eta zapore aldetik asko nabaritzen da. Hartara, umeek hobeto jatea lortuko duzu. Zaporearekin eta itxurarekin erakargarri egin behar zaie jatekoa, dena jan dezaten.

Dena den, badira berez jatun txarrak diren umeak.

Lehenbizi horren zergatia ikusi beharko genuke. Gelako 30 ume baldin badaude, gustuak diferenteak dira, eta fisikoki ere oso diferenteak dira. Ez da logikoa guztiek kopuru bera jatea: batzuek gehiago behar dute, eta beste batzuek, gutxiago. Egunaren arabera ere aldatzen da. Sarri uzten dute platerean gogorik ez dutelako; beste batzuetan, gustuko ez dutelako. Hori sukalde txiki batean hobeto kudeatuko duzu. Ikusten baduzu batek normalean gutxi jaten duela, badakizu gutxiago jatekoa dela. Ostera, catering enpresek denentzat kopuru bera bidaltzen dute, eta bidalitako dena jatea nahi izaten da.

Eskolan ikasi behar da jaten?

Eskola beti da heziketarako lekua. Baina, era berean, garrantzitsua da beren lagunekin daudelako: adin berekoekin daude, eta gurasoekin baino berdinago sentitzen dira. Txikitan eta nerabezaroan taldeka jokatzen da: taldekoek zer egiten duten, nik ere hori egingo dut. Batek barazki asko jaten baditu, agian animatuko ditu besteak. Eskolan litxarreriak ematen badizkiogu, horretara ohituko da, eta etxean ere hori nahiko du. Gainera, pentsatzen bada eskolan gauzak zuzen irakasten direla, pentsatuko du litxarreriak onak direla.

Jangelako langileak prest daude hezteko?

Askotan ibili izan gara eskola batetik bestera, eta ikusi dugu eurek ere heziketa premia dutela. Ezjakintasun handia topatu dugu nutrizio aldetik, eta ikusi dugu gogoz kontra jatera behartzen dituztela. Hori hobetu beharko litzateke. Gainera, gero eta alergia gehiago daude, eta horiek nola kudeatu jakin behar dute.

Jantokiko lezioa gainditu ezinda

Eredu anitz erretiluan

Parte izan nahi dute, baina gero eta aparteago daude

Merkatu eta harrobi baserritarrentzat

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritar batuk, larunbatean Iruñean, ziurtagiria erakusten. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Gorenak baimendu egin du ziurtagiria eskatzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere

Jon Ordoñez Garmendia - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete

Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta ebatzi du zenbait tokitan sartzeko ziurtagiria aurkeztu beharra «egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat» dela.

Osasun larrialdia ezarriko du Jaurlaritzak

Osasun larrialdia ezarriko du Jaurlaritzak

Arantxa Iraola

Gotzone Sagarduik esan du Auzitegi Gorenean abian duten auzibidearen ebazpenaren zain zeudela; orain, hori argituta, larrialdia noiz eta nola ezarriko den zehaztea falta da

Martin Ugalde foroa - Haurren aurrean helduok heldu

BERRIAk zuzenean emanen du 'Haurren aurrean, helduok heldu' solasaldia, 19:00etan

Berria

Euskaltzaleen Topaguneak mahai ingurua antolatu du gaurko, orain astebete abiatutako ariketa soziala oinarri hartuta. Hizkuntza praktikak eta helduen eredugarritasuna mintzagai, Paula Kasares, Kike Amonarriz eta Iñaki Eizmendi ariko dira hizlari.

Baionako karriketan maskara derrigorrezkoa zeneko irudi bat, iragan urteko udan. ©Guillaume Fauveau

Iparraldeko hiri nagusietan maskara beharrezkoa izanen da karrikan

Oihana Teyseyre Koskarat

Eric Spitzek segurtatu du ostegunetik goiti maskararen erabilera derrigortuko duela zenbait hiritan, baita ziurtagiria eskatzen duten eremu publikoetan ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.