Eskoletako jangelak. Ikuspegi sozioekonomikoa

Merkatu eta harrobi baserritarrentzat

EHNEk salatu du gaur egungo sisteman baserritarrak ez direla gai janaria eskatzen den neurrietan hornitzeko. Uste du gobernuak prezioak egonkortu ditzakeela erosketak gertuko ekoizleei eginda.

JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Ibai Maruri Bilbao.
2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Baserritarron arazoetako bat da gure soldata produktuen prezioa dela. Prezio hori finkatzeko eta defendatzeko bitarteko bat dira erosketa publikoak; hau da, administrazioak joka dezake pixka bat merkatu erregulatzailearen rol hori, jantoki publikoetako hornidura tokian tokiko baserritarren bidez eginda», ohartarazi du Bizkaiko EHNEko Alazne Intxauspek. «Jantokiez hitz egiten dugunean, jantoki kolektibo guztiez ari gara: ospitaleetakoak, zahar etxeetakoak eta eskoletakoak».

Iurretan du baserria, eta Durangoko (Bizkaia) Kurutziaga ikastola hornitzen du. Bere kasuan, erosketa ez du administrazioak egiten, baina uste du eskola publikoetan hori izan beharko litzatekeela eredua. EHNEko kide modura, eskola publikoetako jangela eredua definitzeko batzordean parte hartu du, Gure Platera Gure Aukera plataforman eta baita Eusko Legebiltzarrean ere. «Errotik aldatu behar da. Gaur egun lan egiten den moduan, baserritarrek ezin dugu ezer egin. Maximoetara joaten dira: jaki honen hainbeste kopuru behar da. Guk ezin diegu halako eskaera handiei erantzun. Esperientzia txikietan asko egin dezakegu».

Haren ustez, eskolek zuzeneko erosketa horren aldeko apustua egingo balute, gazte askok lanerako aukera ikusiko lukete nekazaritzan; baliagarri izango litzateke, batez ere, gazteak baserrira erakartzeko. Aukera horiek sortzea Eusko Jaurlaritzari dagokiola azpimarratu du. Izan ere, nekazariek batez ere kontsumo taldeen laguntzarekin funtzionatzen dute gaur egun. «Jendearen kontzientziari esker egiten dugu aurrera. Ondo dago militantzia, baina ezin da soilik horretan oinarritu. Apustu estrategiko bat izan behar da. Administrazioak serio hartuko balu jangelen auzia, guretzat bultzada handia izango litzateke; bai gaudenok bizi ahal izateko, bai berriak erakartzeko».

Ezinbestekoa da berriak erakartzea. Gogora ekarri du Durangoko Mankomunitatearen bultzadaz eskualdean egindako ikerketa bat, Gaindegiak, Elhuyarrek eta Sorlanek egina. «Eskualde honetan dauden elikadura beharrak asetzeko nahikoa lur eta nahikoa produkzio dagoen aztertu zuten. Emaitzak interesgarriak dira: gaur egungo produkzioa ez da nahikoa, baina badago behar den produkzio hori egiteko behar beste lur. Zer gertatu da? Azken 30 urteetan beste politika batzuk bultzatu direla, eta horren ondorio da orain nekazaritzak eskualdeak behar duen baino gutxiago ekoiztea».

Aitortu du sektorea lanerako zaila dela. Era berean, onartu du Durangaldean industriak pisu handia duela, eta askorentzat nekazaritza baino erakargarriagoa izan daitekeela. «Bermatuko balute gero merkatua izango duzula, iruditzen zait jendea animatu daitekeela. Askotan gogorra da; gustatu egin behar zaizu, baina fabrika batek ematen ez dizkizun gauza batzuk emango dizkizu».

Jantokiko lezioa gainditu ezinda

«Jaki frijitu gehiegi jaten dute etxean; beraz, eskolan ez dira komeni»

Eredu anitz erretiluan

Parte izan nahi dute, baina gero eta aparteago daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.