Onintza Enbeita.
BIRA

Kontagailua

2021eko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Aizarnazabalen hil dute bata, eta Kanaria uharteetan bestea. Tituluek diotenez, aurtengo lehen biktimak izan dira. Izan ere, urtarrilaren bateko gauerdian zeroan jarri zituzten kontagailu guztiak. Indarkeria matxista egiturazkoa eta egituratua da hemen, ordea. Lehen biktimak entzuten dudan aldiro, zerbait apurtzen zait barruan, betiko zauriak nahikoa ez eta berriak irekiko balizkidate bezala. Aurtengo lehenak izango ziren agian, bai, baina nork ziurta dezake, behingoz eta betirako, azkenak ere izan direla? Ez. Guk ezin diogu zenbatzeari utzi, eta aldi berean, ezin ditugu hil dizkiguten ahizpa guztiak zenbaki bihurtu.

Egutegiari azken orria kendu, eta, kontagailua zeroan jarri digute. Berriz ere tranpa egin digute. Eta bada denbora bat, gure kontagailua ez dela zerora itzultzen: guk ezin ditugu hildakoak ahaztu. Gutako edonor izan zitekeen. Eta egunen batean, gure alabek edo haien alabek atzera begiratzen badute, ikus ditzatela aurpegiak, izen-abizenak, pertsonak, bizitzea merezi zuten bizitzak. Ez baitituzte hil itsusiak direlako, drogak hartu dituztelako, desorduetan bakarrik ibili direlako edo maitalea gaizki aukeratu dutelako: emakumeak direlako hil dituzte. Kontagailuak zeroan jarrita ere, pandemiak hor dirau: matxismoak hil egiten gaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.