andoni egana
HITZ ETZANAK

Kontraesanak

2020ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Guztiok ditugu gure kontraesanak» aitortuta konpontzen da egun eztabaida batean ahulezia-guneren bat aipatzen dizutenean sentitzen duzun itomena. «Guztiok ditugu gure kontraesanak» esatean, umiltasun ariketa bat egiten ari zaren itxura emango du, nahiz eta zure egiazko helburua den berriketakideak ez dezan segi hainbeste molestatzen zaituen zauri hori maxiatzen.

Guztiok ditugu gure kontraesanak, bai. Atzo, egunkari honetako Ekografiak zutabean, Miren Maniasek hauteskunde gauaren inguruko berri bat eman zigun aditzera: «Igande gauean, sekulako datuak eskuratu zituen ETB2k. Xabier Garcia Ramsden, Africa Baeta eta Juan Carlos Etxeberria kazetariek gidatutako programa bereziak zehazki, ia %26ko ikusle kuota izan zuen EAEn. ETB1ekoak, berriz, %2,7koa, Yeray Diazek, Xabier Usabiagak eta Iban Garatek gidatuta. Hau tristura...».

Nahiz guztiok gureak izan, kontraesanaren tamainak badu bere garrantzia. Eta hori baino handiagorik! Eusko Legebiltzarra sekula baino abertzalegoa dela, gazteleraz entzun nahi izan zuten herritar gehien-gehienek. Pista handiak ematea da. Banintz ni Espainiako estatuburu, bihar bertan ahalbidetuko nuke independentziari buruzko galdeketa. Besteren kontraesanak bistarazteko, besterik ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.