andoni egana
HITZ ETZANAK

Kolpea

2023ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Albiste lehorra izaten da. Lurraren kontrako kolpea bezain sikua. Laburra gehienetan. Langile bat hil da. Askotan, altueraren batetik erorita. Eta hor bukatzen da dena.

Hedabideetako arduradunek berria eman egiten dute, baina ez diote tarte handirik eskainiko. Total! Ez dago kontatzekorik ezer asko. Errepide istripuek bestelako aukerak eskaintzen dituzte. Txikituta geratutako autoaren edo motoaren argazkia, bihurgunearen gaiztoa erakusten duena, errepideko balazten markena... Etsigarria da, ordea, langile bat hiltzen denean albisteak izaten duen tratamenduaren errepikakortasuna. Halako herritan gertatu zen; hainbeste urte zituen; sindikatuek istripuaren gorabeherak argitzeko eskatu dute eta elkarretaratze baterako deia egin. Eta hedabidearen arduradunak tartea luzatu egin behar dela erabakitzen badu, beti atzera joko da. «Gogoratu hau dela aurten Euskal Herrian lan-istripuan hil den hamalaugarren pertsona». «Urtarrilaren 8an izan zen lehena eta otsailaren 3an bigarrena»...

Hala beharko du segur aski. Ez naiz xehetasun gehiagoren eske ari. Are gutxiago xehetasun horiek morboa elikatzeko baliatuko balira. Baina lantegian hiltzea normalegi hiltzea ez ote den pentsatu izan dut sarri. Ohitu behintzat ez genuke egin behar...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.