Onintza Enbeita
BIRA

Mozkorra

2021eko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Neska bat bortxatu izanagatik kondenatu duten gizon baten berria irakurri dut. Ez diote kondena handia ezarri eta ez dut haren jarrerari buruz ezer irakurri. Ez dakit ezer haren egoera etilikoaz, parrandatik etxera zihoan, zer zeraman jantzita, brageta zabalik ote zeraman neska ikusi zuenean... Hori bai: argi gelditu zait neska mozkortuta zegoela bortxatu zutenean; eta amorratu egin naiz.

Amorratu egin naiz, bortxatzailea denean mozkortuta dagoena, haren jarrera justifikatzen delako. Badakizue, ez zen bere ekintzen jabe, droga asko hartu zituen, mozkortuta zegoen... Eta? Zenbat pertsonak hartzen dituzte droga legalak zein ilegalak? Eta zenbatek bortxatzen dute parekoa? Askoz gutxiagok. Eta bortxatzaileak (ia) beti dira gizonak, eta bortxatuak emakumeak. Horretxek berdintzen ditu, hain zuzen ere, bortxatzaile guztiak: gizonak izateak.

Mozkortuta dagoena biktima denean, ordea, zalantzak pizten dira. Badakizue, nola ibili daiteke horrela, ordu horietan... Eta zergatik ez, bada? Eskubidea daukagu guk ere lasai ibiltzeko espaloietan barrena. Kazetaritza sentsazionalista da neskaren mozkorra azpimarratzen duena. Arazoa ez da neskaren egoera etilikoa: arazoa gizon horren barrua eta sistema matxista dira. Bortxaketaren errua eta ardura bortxatzen duenarenak dira; beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.