andoni egana
HITZ ETZANAK

Hankaluzeak

2021eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Atzo iluntzean bazen berri bat/ ozenki ematekoa, «Iruñeara omen zoazte?»/ galdera bat-batekoa. Gehientsuengan sorpresa ez zen/ poza zen hainbatekoa, ta nire baitan pentsatu nuen:/ «jo dugu danbatekoa!».

2005 katigatu zen/ nire oroitzapenetan, batzuk ez zuten konfiantzarik/ Barakaldo ta BECetan. Jarri ez arren, giputxzentrista/ zeramatenak kopetan, bekozkoz joan zirenak ere/ irribartsu ziren bueltan.

Gu emozio trafikantetzat/ hartu gintuzten unean, pentsatu nuen zerbait gehiago/ bagenula garunean. Nahi dugunaren bila grinatsu,/ ginenaren izenean... oraingoan bai joko dugula/ bihotzera zuzenean.

Manolo ziur saltoka hasi da/ berria zela bitarte, Arozamena ta Madariagak/ ere hartu dute parte. Bi Estitxu ta Bittor bera ere/ ez zebiltzan hain aparte, soka dantzatuz, alde banatan,/ Xalbador eta Lasarte.

Txapelketa bat beti da baina/ bai lehia ta bai sesio, irabazle nor izango ote?/ jendeak ze ilusio. Biharamunez hedabideetan/ nik titular hau desio: «Hizkuntza batek gainditu ditu/ hiru Administrazio!».

Edukierari dagokionez/ zer arraio!, minus gehi da, gerora ere baietz mugitu/ kokapen berrien deira. Geure baitako mugak apurtuz/ nola printzatzen den beira... Sariketak non jokatzen ziren/ gerratik hirurogeira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.