andoni egana
HITZ ETZANAK

Aurka

2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Hamazazpi-hemezortzi urte dituzuneko sasoiak badu ezaugarri bat: hurrengo ostiralak baino ez du axola. Eta sasoi horretan behartzen ditugu gazteak bizitzako lehen bidegurutzean jarri, eta hautatzera. Selektibitatea. Baxoa. Ikasten segitu nahi duzu? Ez dakit. Ikasi ahal izango duzu ikasi nahi zenuena? Notaren arabera. Argi daukazu zer ikasi nahi duzun? Oraindik ez. Unibertsitatera joateko asmoa duzu? Dudan nabil. Lanbide Heziketari heldu nahi zenioke? Ez dakit... Adin horretan batzuk izango dira zer nahi duten badakitenak, baina gehienek —neure burua dut gogoan— arrastorik ere ez dute izango, ostiraleko jomugaz haratago. Adin horretan lehen bidegurutzearekin topo egin eta aukera egin beharra beti iruditu izan zait injustua. Eskerrak orain —desapuntatu aditza zerbaitengatik asmatu zuten gaztetxoek— lehen baino errazagoa den hartutako arrastotik irten eta beste bati ekitea!

Bidegurutzea aski ez, eta gurutze-bidea erantsi diote Frantziako agintariek gazteentzat berez zaila den uneari. Aukeratzera behartu batetik, eta aukeratu ezina erantsi bestetik. Behingoagatik, irudi batek baino zartada handiagoa sortzen zuen atzoko egunkari honen lehen orriko titularrak: Polizia, Seaskaren aurka. Nahita ere ez dago ekintza makurragorik burutzerik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.