Onintza Enbeita
BIRA

Jendea

2022ko abenduaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Garai batean akanpada librekoak ziren lekuetan ezin da halakorik egin orain. Gehiegi gara eta ez dugu ezer errespetatzen. Gogaituta nago akanpatzea debekatzen duten kartelez, baina normala iruditzen zait jendeari mugak jartzea. Bete ditugu mendiak, basoak eta errekak. Harrigarria da inbasiorako daukagun gaitasuna. Jendea pasieran dabilen bide guztiak daude zaborrez beteta, eta elurra egiten duenean ez digu inporta noren aza-soroaren gainetik botatzen ditugun umeak aldapa behera plastikoan. Furgoneta eta autokarabana gehiegi daude haiek ganoraz aparkatzeko egokituta ditugun espazioetarako, baina lasai. Beren-beregi galarazita ez badago, edo ertzainik ez badago, lasai pasatuko dituzte gauak gustatzen zaien edozein txokotan. Herri txikietan ez dago udaltzainik eta zeinen erraz egiten dugun nahi duguna.

Turismoa ondo dago eta bazterrak ikusteko eskubidea guztiok daukagu, baina ez dira hiriak bakarrik jendez beteta daudenak. Kostaldea ez da jendea hartzearen hartzeaz erre dugun inguru bakarra. Herrietan ere hor ari gara, ahal duguna egiten. Etorri, bai, hala nahi baduzue, baina bakoitzak bere zaborra etxera eraman, bakoitzak bere txakurrak zaindu, hesiak zeharkatzean ateak itxi, animaliei goxokirik ez eman, zuhaitzetako fruituak probatu baina dozenaka ez bildu...
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.