Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Portutik

Andoni Egaña -

2023ko otsailak 9

Itsas portuek badute abenturatik. Isaac Albeniz musikariak 8 urte zituela ihes egin zuen Madrilgo etxetik. Andaluziako itsas herri batera iritsi, barrabaskeriaren bat egin, eta poliziak atzetik zituela, fragata batean ezkutatu zen. Nekearen nekeaz lokartu, eta, esnatu zenerako, ontzia abian zen Ameriketarantz. Ausarta eta bihurria ez ezik abila ere bazen mutikoa, eta Puerto Ricon piano kontzertu arrakastatsuak eskainiz atera zuen hasieran bizimodua.

Badute minetik ere itsas portuek. Serantes edo Aitana mendiek emango ligukete gerratik ihes zihoazen ume eta ez ume haien malkoen lekukotza. Badute despedidatik ere. Txirrita bera ere han omen zen Pasaiako portuan Pedro Maria Otañori agur egitera bildu zirenen artean. Badute, noski, bidaia amaigabeen hasieratik. Marco amaren bila itsas portu batetik abiatu zen. Eta badute bidaia luzeen azken hatsetik ere. Askotan ikusi dugu munduari bira eman ondorengo Elkano nekatua. Badute literaturatik itsas portuek. Badute zinematik...

Baina batzuetan, gure errealitaterik hitsenaren aurrez aurre jartzen gaituzte itsas portuek. Bilboko portutik gerrara zen atzoko albistearen izenburua. Ukrainarantz doazen ibilgailu blindatu horiek itsas portuei buruzko nire iruditeria itsustu baino ez dute egin...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...