Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Puskak

Andoni Egaña -

2023ko otsailak 22

Lagun azpeitiar batengandik ikasi nuen. Tabernan trago bat hartzen ari ginela edo otorduren batean geundela norbaiti kopa, txarroa edo zena zelakoa erori eta puskatzean egiten zuen hotsarekin erreakzioak sortzen ziren. Gehienek sustotxoa hartzen zuten; norbaitek, haserre, begirada zorrotza eskaintzen zion txikizioaren arduradunari. Nire lagunak ozen eta alai hartzen zuen hitza, lagunarteko giroa mingots ez zedin: «Lasai! Ez da ezer pasa. Puska denak osorik daude!».

Beira zati horietaz akordatzen naiz gure agintariak jendaurrean hizketan sumatzean. Eraikitzen ari gara. Etorkizun ezin hobea prestatzen. Gure osasun sistemak, funtzionamendu akats txiki batzuk gorabehera, ez du parekorik ingurukoetan; gure hezkuntza sistemak, ikasleei bi edo hiru hizkuntzatan trebatzeko aukera emateaz gain, ingurukoetakoek baino inklusibotasun handiagoa azaleratzen du; gure gizarte-laguntzek herritar askoren zama arintzen dute; gure etxebizitza politikek ezinean dabiltzanei mesederako eragiten diete; demografia mirrindu ez dadin irtenbideak eskaintzen ari gara, inguruko erkidegoetan ez bezala...

Haientzat ez da ezer apurtu. Eta gu ez gara odoltxartuko. Konturatzen gara zerbait apurtu dela, baina puska denak osorik daudela, eta hainbestean konforme.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.