Onintza Enbeita.
BIRA

Errimategia

2018ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Poza. Mila aldiz amestutakoa gertatu egin dela sentitzea handia da. Txapela buruan izan arren, munduaren miseriek hor jarraitzen dute, baina pozak estali egiten ditu une batez.

Kaosa. Barreak, mezuak, besarkadak, malkoak, zorionak, telefonoa jo eta jo, berriro negar, berriro barre. Badakit hori guztia ordenatu egin behar dela, baina orain gida nazala nahaste honen inpultsoak.

Aitortza. Bidea ireki zeniguten emakume guztioi. Kasu honetan, bereziki bizkaitarrei: Kristina, Iratxe, Ainhoa, Mirari eta beste asko. Izan zineten, bagara eta izango dira.

Bihotza. Balentin, Klara, Joseba Andoni, Rosa Mari eta gu. Oraindik taupa-taupa. Baina Patxi eta Teresa ahaztu gabe: zuek ere banaiz.

Ahotsa. Askoren sentipenak egiten ditut nire eta nireak ere askorenak izatea nahi nuke. Barajaseko aireportuan, Almeriarako bidean, izandako elkarrizketak nire bertsoetara ekarri nituen. Maite zaitut, Maddi. Orain gozatu, ama, eta ez ahaztu katebegi bat gehiago garela beste batzuek amaz lasai goza dezaten lortzeko bidean.

Bihotza. Lehertu egingo zaidala iruditzen zait. Mezu bakoitza eta muxu guztiak eskertu nahi ditut. Momentu batez iruditu zitzaidan bi aldiz jaio beharko nuela jasotako maitasun guztia bueltatzeko. Saiatu egingo naiz, ordea, bizitza bakarrean bueltatzen. Has dadila festa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.