Onintza Enbeita.
BIRA

Kosta

2019ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Bota bertso bat. Ez, orain ez. A, ez e, ordaintzen dizutenean bakarrik? Pentsatu nahi duzuna, baina hau ez da momentua. Jesus, neska, ez zaizu batere kostatzen! Elkarrizketa amaitu da, eta orain botako zenuke bertso bat? Beste elkarrizketatuei eskatu diezue ezer berezirik? Ez. Bada, orduan, guk ere ez dugu kantatuko: esateko geneukana esan dugu. Hainbeste ez da kostatuko, bada, bertso bat botatzea. Aizu, gure lehengusu baten koinatuaren lagun mina ezkontzen da eta oso bertsozalea da, etorriko zara ezkontzara kantatzera? Hara, neu gonbidatuta ez nagoen ezkontzetara ez naiz kantatzera joaten. Gonbidatuko zaitugu, hori bada kontua! Ez, hori ez da kontua: kontua da gauzak noiz diren pertinenteak eta noiz ez. Hainbeste kostatzen al zaizu etorri eta bertso triste bat botatzea?

Hara, sukaldariari kosta egiten zaio gabonetan etxekoentzako afaria prestatzea. Futbolariari kosta egiten zaio seme-alabekin entrenatzea. Medikuari kosta egiten zaio maite dituenak sendatzea. Kantariari kosta egiten zaio oso hurbilekoak dituen egoeretan kantatzea. Artistari kosta egiten zaio edozein momentutan marraztea. Idazleari kosta egiten zaio maitaleari gutunak idaztea. Kazetariari kosta egiten zaio oporretan mundua analizatzea. Eta bertsolariari, asko edo gutxi, kosta egiten zaio bertsoa botatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.