Onintza Enbeita.
BIRA

Hemen

2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Ez zaitez oporretan inora joan: gelditu zaitez hemen. Argazkiak eta spotak erakutsi dizkigute hemen daukagunaz ohar gaitezen: itsasoa, hondartzak, mendiak, baserriak, herri harresituak... argazkien ederraz nazkatu egin naiz, ordea. Izan ere, hemengo edertasuna goza dezagun esaten ari zaizkigunak dira mendi guztiak barrutik zulatu dituztenak. Aurrerabidearen izenean, inora ez doan tren bat eraikitzen ari dira edo inork erabiltzen ez dituen autobideak eraiki dizkigute, eta argazkietan hain berde agertzen diren mendiek zuloak dituzte tripetan. Eta etxeak saltzeko aitzakia ederra denez hiritarrek leihotik itsasoa ikustea hiru hilabetez bada ere, itsasoari lekua kendu zaio aukera izan den guztietan. Eta erreken ondoan erraustegiak eraiki dituzte, nahiz eta Europako legeek halako azpiegiturak ez dituzten begi onez ikusten. Eta baserriak argazkietan bakarrik ikusi nahi dituzte. Ze, hemen bada urte guztian gerria makurtuta aritzen den jende langilea. Ordea, gure agintariei ez zaie interesatzen ekoizpen eredu berririk. Haiek bultzatzen dutena nekazaritza intentsiboa da, eukaliptoa, paisaia lorrintzen eta kutsatzen duen eredua... hori bai, oporrak hemen gustura pasatu ditzazun aterako dizkiegu argazkiak gure betiko paisaia gordetzen ari diren utopiko txiro hauei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.