Onintza Enbeita.
BIRA

Ageda

2021eko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Siziliako kontsulak ezin izan zuen jasan Kataniako Agedaren ezezkoa. Ezin izan zion amorruari eutsi haren birjintasuna bera ez zen beste norbaitentzat gordea zela jakin zuenean. Nahiz eta jakin bazekin, birjintasun hori Jesukristori eskainia zela, eta ez zuela inork jasoko gizonek mende askotan ulertu duten zentzuan. Afrodisiaren burdelera bidali zuten Ageda, baina inork ez dakien moduren batean, eutsi egin zion birjintasunari. Orduan, torturatu eta bularrak moztu zizkioten. Esaten dutenez, emakume txikituak galdera egin zion kontsulari: «ez al zara lotsatzen, umetan esnea eman zizuten bularrok mozteaz?». Ordurako berandu zen, ordea: amorruak itsutua zuen gizona.

Egia ala gezurra, oraintxe bertan gerta daitekeen historia da Agedarena. Munduaren erdiaren indiferentziaren aurrean torturatzen, hiltzen, salerosten eta mutilatzen dira emakumeak egunero: emakume izateagatik, norekin eta zer egin nahi duten erabaki nahi izateagatik, inorenak ez garela aldarrikatzeagatik. Batzuetan, pentsatzen dut 1770 urte gutxi izan direla ikasteko. Besteetan, konturatzen naiz galtzeko asko daukanak ez duela ikasi nahi izaten. Horregatik jarraitzen dugu antzera: munduaren erdiak beste erdia zapaltzen duelako, eta, benetan, zapaldua delako zapalkuntza saihestu nahi duen bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.