Onintza Enbeita.
BIRA

Beherago

2021eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Azokara etortzen zaizkigun bezero guztiak ez dira berdinak. Askok maitasunez hitz egiten digute, konfiantzaz erosten dute saltzeko daukaguna: sinistu egiten dute lurraren zaintza egokian. Beste asko gauza onen bila etortzen dira eta kito. Ordea, badaude adarra jo nahi izaten digutenak ere. Erregateoa beti egon dela esaten dutenekin eztabaidatzeko ez dut gogorik; are gutxiago, ezarritako prezioan saltzea ez dela azoka esaten dutenekin. Etxe bat erosi nahi dugunean dirutan joaten gara bankura eta ematen digutena sinatzen dugu, autoari gasolina botatzen diogunean esaten digutena ordaintzen dugu, eskatzen digutena ordaintzeko beharragatik joaten gara arropa erostera ordaindu ditzakegun gauzak dauden dendetara, supermerkatu handietan esaten dutena ordaintzen dugu, garagardoak tabernariak ezarritako prezioan ordaintzen ditugu, ile-apaindegian ordaindu egiten dugu... Orduan, zergatik erregateatu behar dugu azokan?

Bada, gizarte klasista samarra garelako, eta ustez gu baino gutxiagotzat ditugunen gainetik jartzeko beharra dugulako. Eta baserritarren gainetik jartzea errazagoa delako beste batzuen gainetik jartzea baino. Ordea, ez diguzue mesede bat egiten gure postura zatoztenean: guk saldu egiten dugu eta zuek erosi. Ez zaudete gu baino beherago, baina gorago ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.