HITZ ETZANAK

Sei sardina

andoni egana
2022ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Hitz lauz azaldu behar nuen bertsoaren testuingurua lehenik. Txirrita, anaia eta gurasoak otordu bat egiten ari zirela, sardina zaharrak. Eta amak partila egin ondoren, Txirrita mutikoa kexatu egin zitzaiela gurasoei banaketa moduarengatik. Eta Txirritaren bertsoa kantatu behar nuen gero: «Gure etxean sartu dira sei sardina, nik ez det topatutzen justizi berdina, guretzako bana eta zuentzako bina, gutxienez behar gendun bana ta erdina». Sei urte nituen aitona zenak bertsoa irakatsi, buruz ikasi, eta Cinema frontoiko ezker pareteko pilota maluten artetik kantatu nuenean. Ez dakit zer esaten ari nintzen guztiz ulertzen nuen ere. Baina itsatsita geratu zaizkit doinua, neurria, errimak, zenbaki osoak, dezimalak, Txirrita, gosea...

Euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan bermatu beharraren kezka eta premia larriak dira. Hau da unea. Etxeak, kaleak, aisiarteak... deus bermatzen ez badigu, irakaskuntza arautuari eskatu beharko diogu, baina horretarako behar diren baliabideak jarriz.

Iratxe Retolaza literatur kritikari eta EHUko irakasleak esan berri du: «Matematikan erabil dezakegu bertsolaritza, ariketak egiteko». Txirritaz akordatu naiz. Eta sei urte nitueneko garaiaz. Aitor dezadan egia: txarra naiz matematiketan. Baina kalkuluan, ona...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.