Onintza Enbeita.
BIRA

Bezperak

2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Herriko jaietako bezpera egunak ederrak izaten dira beti. Azkenengo egunean baino freskoago egoten gara hasierakoan: ilusio handiz iristen gara lehenengo egun horretara. Erresaka goizen bezperak ere ederrak izaten dira, baita maitasunezko zita baten bezperak ere.Astelehen bezperak politak izaten dira gurean: azokako mahai baten gainean jarrita saldu daitekeen guztiari pasatzen diogu trapua hurrengo egunerako balio dezan. Beti gustatu izan zaizkit bezperak, gauzak muntatzen eta prestatzen pasatzen ditugun orduak. Itxarondako egunaren hurrengo egunean ez zaigu indarrik gelditzen, baina aurrekoan sendo sentitzen gara.

Bertsolari txapelketa datorrenean, ordea,aldatu egiten da gauza. Gogorrak izaten dira. Saioa eta geroko eguna baino gogorragoak: estuak, larriak, zalantzazkoak. Burutik denetarik pasatzen zaio bati, eta errimatzea ahaztu egin dakioke. Ez dago buruan ezer zentzuzkorik errepasatzeko modurik, eta hurrengo egunean dena aldatzen da. Berdin du gauzak ondo edo gaizki egin dituzun, munduak aurrera jarraitzen du. Eta azkenean adrenalina horrek eder bihurtzen ditu bezperak. Azkenean konturatzen zara merezi izan duela ahaleginak, eta bezperan izan zenuela sentipen ederrik. Izan ere, entrenamendu osteko besarkadak ere bezperak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.