andoni egana
HITZ ETZANAK

Sorta

2023ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Metro eta erdi inguruko zumar edo urki makilak. Soka gorri batez sortan batu, eta sortaburuan aizkora bat lotu. Hori zen Benito Mussolinik erromatarren inperio garaitik erreskatatu nahi izan zuen ikurra. 1919a zen, boltxebikeen iraultza ezin eramanda zebilen, eta autoritatearen aldeko apustua egin beharra zegoela erabaki zuen. Fasci italiani di combattimento deitu zien bere borroka taldeei. Fasci, horixe zen: makila sorta bat, aizkoraz burutua.

Ikurrak ezin hobeto islatzen zuen Mussolinik zuen mundu-ikuskera. Agintariaren atzetik bizkartzainak joaten ziren kalean, bizkarrean zurezko makil-azaoa eta aizkora hartuta. Helburua zuen herritarrak konturatzea agintariek esana egin ezean zer gertatuko zitzaien. Bizkarra berotuko zieten makilakadaz onenera; txarrenera, aizkoraz lepoa moztuko.

Fatxa esaten gerora ikasi genuen. Fascista lehentxeago. Nondik zetorren bila hasita jabetu naiz hitz bakoitzak bere huraxe esan nahi duela. Frankista, faxista, fatxa, nazi... sinonimotzat dauzkagu. Umetan, —edo hala zen behintzat nire irudipena— karlista maizago entzuten genuen arestian aipaturikoak baino. Montejurrakoa iritsi zen arte. Orduan ikasi genuen karlistak eta karlistak zeudela. Orain, estatuak izan zuela zerikusirik hango hilketetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.