andoni egana
HITZ ETZANAK

Aixeindar

2023ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Haizea dabil. Zirimolan. Orain baterako eta gero besterako bidea hartzen du. Izan ere, halakoa da haizea: norabide askotarikoak hartzen daki.

Haixerako bidea hartzen du askotan haizeak, euskalki batzuetan behinik behin. Umea haixetzen da, bi txalo entzun eta beste bi eragin nahi dituenean; heldua haixetzen da, bere gustuko futbol taldeak irabazten duenean edo bizitzako beste edozein ataletan gauzak eder-begira doazkionean; boteretsua beti dabil haixetuta, bestela ez baikenuke jakingo boteretsua denik ere. Eta zurruta edo kimika ere ez dira lagun txarrak edonor haixetzeko garaian. Zarena baino gehixeago zarela ustearekin du zerikusia haixeak... Batzuei joan egiten zaie eta besteei betirako geratu.

Aixerrotaren gisako izenek gurean duten tradizioaren jakitun izan arren, xelebrea iruditu zait Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez osaturiko elkarteari jarri dioten izena: Aixeindar. Izen hori entzuteak ez narama parke eolikoetara edo energia berriztagarriek sor ditzaketen eztabaidetara. Gai oso seriotzat dauzkat horiek, eta parke eolikoen jabe den elkartearen izenak beste norabait narama. Aixeindar: lagun kuadrillako norbaiti jartzeko moduko goitizena. Betirako geratzen diren horietakoa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.