Onintza Enbeita.
BIRA

Libre

2021eko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Medikuak ateratzeko esan dit. Kito. Amaitu da berrogeialdia. Lanera itzuli naiteke, kalera atera naiteke, jendearekin egon naiteke. Ez didate, ordea, proba berririk egin. Fidatzen naiz nire medikuaren hitzaz, baina nola dakit nik gaixotasuna gainditu dudala? Gaixorik nengoela esan zidatenean ez neukan sintomarik, eta sudurretik sartutako makilatxo batek salatu ninduen. Orain, familia medikuaren hitzaz fidatzea baino ez zait gelditzen: ez dago makilarik, ez dago ezer. Libre naiz etxetik irteteko, lanera joateko zein garaiotan egin daitezkeen gauza gutxiak egiteko. Nik ezin, hala ere, libre sentitu.

Lasai nengoen orain arte. Banekien mundu mailako pandemia bat bazela, baina ez nuen hurbil sentitzen. Janzten izan dut maskara eta gorde ditut distantziak, baina pentsatzen nuen birusak nire azalean labain egingo zuela, barrura sartu gabe. Halako batean, ezetz konturatu naiz. Niri ere sartu zaidala, eta asko maite ditudan pertsona biri ere sartu zaie. Horrek zaurgarriago egin nau. Baina honen guztiaren kudeaketak oraindik eta zaurgarriago sentiarazi nau, eta haserretu, eta txikitu, eta ezer ez ulertzera eraman.

Telefonoz artatu naute:telefonoz baja eta telefonoz alta. Nola barneratuko dut kutsatuta egon naizela, baina orain ez nagoela eta ez dudala inor kutsatuko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.