Onintza Enbeita.
BIRA

Bizipoza

2022ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Paperezko mila kurrilo egiten dituenari bihotzeko desio bat betetzen zaio, kondairak dioenez. Larunbatean bana eman ziguten Bizipozaren bigarren diskoaren aurkezpenean izan ginenoi. Bakoitzak 999 gehiago egin beharko genituzke desioa bete dadin. Dena den, desio hori bada noblea, komunitatearen aldekoa, mundu hobe bat eraikitzen lagunduko duena, egoera iraul dezakeena, aurreiritziak pikutara bidaliko dituena, guztion eskubideen aldeko pausoa, gaixotasunak ezkututik argitara ateratzeko balioko duena, meritokraziaren gainetik bakoitzaren gaitasunak balioan jarriko dituena, sistemak baztertu nahi duen hori guztia erdian jartzen lagunduko diguna, gure hizkuntza plazaratzeko balioko duena, gure herriaren geografia aintzat hartuko duena, zaintza benetan zer den irakatsiko diguna, ostu dizkiguten irribarreak itzuliko dizkiguna eta gurea, zer? Orduan akaso kurrilo bakarrari desio berdina mila aldiz eskatzeak ere balioko du.

Edozelan ere, desioak eskatzetik aparte, kurriloa poltsikoan hartu eta desio dugun hori eraikitzea hobe dudala uste dut. Esandako guzti horretan egindako pauso bakoitzean kurriloa poltsikoan izateak lagundu egingo dit. Lana neuk egin beharko dut, ordea. Ez bakarrik bizitzeko pozaren alde: ustez gaixorik ez gaudenon bizitzak askoz hobeak izatearen alde ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.