Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Aparkatuta

Andoni Egaña -

2023ko martxoak 11

Harritu egin ninduen datuak. Jasangarritasunaz eta ekonomia zirkularraz ari zela, Harvarden irakasle den Manuel Maquedak esan zuen autoen erabilera %4koa dela, gainerako denboran aparkaturik egoten direla. Eta, aldiz, autoen inguruko sistema oso bat eraiki dugula —materiala lortzeko lurra induskatu, ekoitzi, erabili eta bota— gure denboraren %4an baino erabiltzen ez ditugunean.

Kontuak ateratzen hasi nintzen gero. Demagun Zarautzen bizi den pertsona batek Donostian egiten duela lan eta egunero atzera-aurrera autoan egiten duela. Jo ordubete egunero, astelehenetik ostiralera. Gero, larunbatean, bidaia luzeago bat egiten duela —Ikeara jarriko dugu sinesgarri gerta dadin—. Zarautz-Barakaldo joan-etorria, bi ordu. Eta igandez, Jaizkibelen mendi buelta bat egiteko berriz hartu duela autoa. Beste ordubete. Zortzi ordu guztira, astean. Asteak orotara 168 ordu dituela kontuan hartuta, ez da iristen %5era autoan pasatu duen denbora. Irakaslearen datua ez zen, beraz, oso okerra. Eta, gainera, balizko bizimodu hau egiten duena ez zait iruditzen autoan gutxi dabilenik...

Gure bizitzaren arlo bat baino ez da autoarena. Oro har, mundumodu zaharrari eutsi nahi dionak, berria ekarri. Mundu berri bat sortzeko bidean, zaharra ez da txarra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...