andoni egana
HITZ ETZANAK

Ehunduz

2019ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Ehun metro. Saizarbitoriak idatzi eta pare bat urtera irakurri nuen, eskolan behartuta. Ongi behartzetik oker behartzera bada alderik. Sarbide gertatu zitzaidan niri. Literaturmintzen hasi nintzen Donostiako Parte Zaharreko ihesaldi ahalegin hari esker.

Ehun metro. Mendiari zulatu behar dizkiotenak Julen izeneko haur malagarra aurkitu nahi badute. Badakit egoera izugarri lazgarria dela. Gainera, nobedaderik gerta daiteke hau idazten ari naizenetik irakurleak eskuetan hartzen duen bitarte horretan. Tentuz idatziko ditut idaztekoak. Ume txiki bat; sakonera handiko eta zabalera urriko tunela; teknologia bitarteko puntakoak; orduak eta orduak eta egunak eta egunak; elkartasuna eta negar-intziriak; suspentsea eta drama. Zer gehiago eska zezaketen edozeri etekina ateratzeko prest dauden hedabideek?

Ehun metro. Ume nintzela gure etxeko ataritik Guardia Zibilen kuartelera zegoen distantzia doi-doi. Ezagutzen nauenak badaki pausotan neurtua daukadala. Ume bat, ehun metro eta Andoni. Arrizabalaga. Eta Muñecas kapitaina hura torturatuz. Ez diot inori ehun metroko lurpeko tunel batean desagertzerik desio. Baina norbaitek hala galdu behar balu eta aukeratzen hasita... Hara zer pentsatzera garamatzan justiziarik ezak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.