Onintza Enbeita.
BIRA

Etxea

2022ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Norberak beti ikusten du etxean egin gabe daukana. Goizero ixten dugu atea gure atzean, baina egun osoan jarraitzen gaitu egin gabe dagoenak. Itzultzen garenean diosala egiten digu egin gabeko oheak edo garbitu gabeko platerak. Askotan, inoren etxeak garbitzen ibili eta gero, inoren hautsak kentzen lagundu ondoren, hain lehertuta iristen gara etxera ze geureari ez diogu trapurik pasatu ere egiten. Sinbolikoki eta literalki gertatzen zaigula uste dut.

Maite ditugun mugimenduekin eta sinisten ditugun gauzekin, adibidez, antzerako zerbait gertatzen zaigu. Gu hasten gara Euskal Herritik kanpo bertsolaritzan emakumeok betetzen dugun lekuaz hizketan, feminismoak egin dituen ekarpenak arakatzen, eta jendeak txalo egiten digu. Gehienek zoriondu egiten gaituzte, eta ustez gu gauden bezain ondo egon nahiko luketela esaten digute.

Gero, itzultzen gara etxera eta ohartzen gara baietz, egin, asko egin dugula, baina egiteko oraindik eta gehiago gelditzen zaigula. Orduan, trapua hartu eta kristalak garbitzen hasten zara aspaldiko partez: erreko duzun energia eta lortuko duzun emaitza parekoak izango diren lan batean aritzearren. Baina beti ezin dugu egon lortu gabekoari begira. Tarteka, espazioa eta denbora alde daudenean, lortutakoa ospatzea ederra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.