Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Eramana

Andoni Egaña -

2023ko martxoak 28

Badut lagun bat, hogeitaka urterekin «bero honekin hil egingo naiz ni!» esaten zuena. Petraldu egiten ninduen. Erantzun ere egin izan nion noizbait. Ezetz, ez zela hilko. Adin horrekin, eta gure ingurunean egiten duen beroaz, ez dela inor hiltzen. Ez izateko hain gogorra esaten zidaten. Hitz egiteko modua baino ez zela. Hitz egiteko moduak egiten gaitu, ordea. Urteak dira nire lagun horri lanerako ezgaitasuna onartu ziotela...

Erreportaje bat irakurri berri dut. Donostia-Madril bidaian tren aldaketa bat egin du nonbait Renfek. Lehen Alvian bidaiatzen zen, eta orain, merkexeago, Intercity deritzan bestelako tren batean. Bidaiaren iraupena bost ordukoa omen da, lehengoaren antzera. Baina zerbitzu gutxiago du oraingoak. Ez du kafetegirik, ez du wifirik, ez du pantailarik... Bidaiariei galderak luzatu dizkie kazetariak. «Pixka bat gehiago iraun balu, ez dakit zer gertatuko zitzaidan!», erantzun du batek. «Kio dorreak ikusi, eta behingoz iristen ari ginela konturatzean, sekulako poza sentitu dut», beste batek.

Eraman gutxikoak bihurtu gara; egonarririk gabeak. Hori batetik. Eta bestetik, erreportajea Gipuzkoan salduen den egunkariak argitaratu duenez, izan daiteke AHT abiadura handiko trenik ezean deus ez garela sinetsarazi nahi digun kanpaina baten parte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.