andoni egana
HITZ ETZANAK

Saltsa

2023ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi urteko ume baten aitak kontatu zidan. Hurrengo urterako haurra matrikulatzeko paperak betetzen ari ziren. Zaurgarritasuna neurtzeko inkesta bati erantzun behar zioten. Non bizi ziren; etxea nolakoa zen; zenbat auto zituzten; zenbat liburu etxean; zenbat disko... Ez zen paperak bete beharraz kexu. Ondorioek kezkatzen zuten. Ni, aspaldian haurren matrikulaziorik inguruan bizi gabea, harritu egin ninduen galdeketak berak, eta are gehiago galdeketaren xehetasun mailak.

Filosofia ulertzeko modukoa da. Segregazioaren aurkako ahalegina; eskolarekiko urrun-hurbilen garrantzia... Eta ulertzekoak dira ideia horiek abian jartzean sorturiko talkak ere, familiek eskubidea baitute euren umeentzat ikastetxea hautatzeko. Ikastetxe bakoitzak ere, filosofiarekin bat etorri arren, bereari eutsiko dio, kontuak oso argi izan ezean. Kaltetua sentitu den gurasoak, berriz, zaurgarritasuna neurtzeko erabili diren irizpideak izango ditu bere kritiken jomugan...

Saltsa handia sortu da. Azken egunotan handiagoa. Faktore bat bada guztioi eragiten diguna: presa. Oporrak datoz, eta horiek bai direla sakratuak! «Hau itxita utzi behar dugu!» entzungo da Lakuan, ikastetxeetan eta familietan. Ireki baino itxi maizago darabilen hezkuntza moduaz ez naiz asko fio...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.